Ziordia (Nafarroa)

Eguberrietako giroa Ziordian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZIO-002-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eguberrietako giroa Ziordian. Gabon-kanta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-“Solían andar pidiendo los chavales, en las casas”.
-Esan euskaraz, esan euskaraz. Ibiltzen ziren? Ibiltzen ziran, ez?
-Bai. Eta, kantatzen:

Agur agur jendian aurrian,
berri on bat dekau,
atenzion bat iruki beza,
nok aritu nahi badu.

Ai-ai-ai amandria!
[Urri urri laldia],
nola dukazun narru gorrian,
zeleste-lurran jabia!

Agur agur jendien aurrian!
Berri on ba dekau,
Atenzion bat iruki beza,
Nork aritu nahi badu.

Ai-ai-ai amandria!
[Urri uri lalrria]
Nola dukazu narru gorrian
zelestarruan jabian!

Ta gero, gero erderaz:

“Esta noche, noche buena,
noche de poco dormir,
la Virgen está de parto,
y a la noche ha de parir.

Ha de parir un niñito,
blanco y rubio y colorado,
que ha de ser un pastorcito,
pa cuidar su ganado.

Y una limosnita, por el amor de Dios!”

-Ongi da, ongi da.
-“Primero en vasco, y luego en castellano cantábamos”.
-Eta nundik juten zirean haurrak? Nundik juten ziran?
-Hemendi!
-Hemendik? Herri guztitik edo?
-Bai, eskian!
-Eskian. Nondik nora?
-Etxe guzitan!
-Etxe guzitan?
-Bai. Batzuk intxorrak, sagarrak, ta… txaku txiki bat… Txaku txikia zea…
-Txanponak, diruak.
-Bai.
-Ta etxe guzietan?
-Bai.
-Ta gero etxera afaltzera?
-Ta gero, urteberriyan, zaharrak, eskatzen, eskien, egurra! Ta faten zaken: “Anria!”, “Zer da?” ta “Egurtxo bat! /egurtxuat/”. “O sea que, una leña querían, una leña pal fuego. Eso el día Año Viejo.”
-A bai, e? Zaharrak e? Eskian e?
-Zaharrak, bai.
-Etxetan e? Etxes etxe. Eta urteberrian ez zen beste kanturik? Ta errege bezperan ere ez? Ez, e?
-Ez.

Egilea(k): Joxemi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia