Zigoitia (Araba)

Zestafen euskaldunik ez

Zestafen euskaldunik ez Ikasle euskaldun bakarra zen eskolan. Etxean gurasoekin euskaraz egiten zuten, baina anai-arreben artean erdaraz. Etxean ganadu eta abere ugari zituzten. Erleak ere, lau oholeko erlauntzetan, 200 bat zaintzen zituzten. Familiako kide guztiak omen ziren erlezainak. Eztia etxean saltzen zuten, baina Bilbora ere asko eramaten zuten. Ollerietan gelditzen zen Bilborako autobusa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZIG-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ikasle euskaldun bakarra zen eskolan. Etxean gurasoekin euskaraz egiten zuten, baina anai-arreben artean erdaraz. Etxean ganadu eta abere ugari zituzten. Erleak ere, lau oholeko erlauntzetan, 200 bat zaintzen zituzten. Familiako kide guztiak omen ziren erlezainak. Eztia etxean saltzen zuten, baina Bilbora ere asko eramaten zuten. Ollerietan gelditzen zen Bilborako autobusa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta eskolan eh kastiguak eta izate zittuen? Maisua ona zan edo?
- Maisue.
- Ona zan, ona?
- Ona edo, ba guzti beharrekoa, guzti beharrekoa.
- Ta euskeraz itte ba zen zer?
- E?
- Euskeraz itte bazen eskolan ze pasatze zan?
- Ez,ez euskera neuk besterik iñok pez.
- Zeuk bakarrz e?
- Bakarrik neuk euskera, han ostantzean ez zekin iñok pez, neuk eh aittek ez zekien erdararik eta hagatino ikesi nuan euskerea. Txikitatik ya euskerea eta erderea biek batera. Aitek dana euskeraz ta ostantzean, kanpoan dana erderaz, ta gure anaien artean be erderaz dana.
- Ta etxien ganauak eta bazittuen?
- E?
- Etxian ganauak eta bazittuen?
- Bai, bai ardiek, behorrak eta ahuntzek eta behiek.
- Kontxo.
- Bai.
- Ta baserrixe, etxalde haundixa orduan.
- Ta erleak be asko.
- Erliak?
- Erleak igual berrehun bet.
- Ez da izango
- Bai,bai,bai.
- Neuk dittut ehun ta berrogeita hamar.
- Erlea, (barrez) erlauntxo antiokoak.
- Enborretan, ezta?
- Lau orlekoak iguel horrelakoak iguel berrehun erle; bai bai, bai asko-asko.
- Ta zeñek zainkite zun erlak?
- E?
- Erlak zeñel zainkite zittun?
- Jabon edo holan?
- Bai, zeñek tratau, zeñek zaindu erlak?
- Aite, aite zan osaba erleena.
- Zeu ez? zeu ez ziñen ibiltzen?
- Geu be bai gero haundiak eiñ giñenien gero gu danok erleetara, erle kumak hartu, erleak martxan dauzenien danok danok, bardin nahi bata nahi beste, igual ite gendun bai.
- Ta estixa noiz ateatze zeuen?
- E?
- Estixa noiz ateaten?
- Estie askotan juate giñan saltzera Bilbora.
- Bilbora?
- Bai, ta bertan bebai, bertan asko saltze gendun; etxean.
- Ta Bilbora zelan juate ziñen, trenez?
- Ez, autobusean.
- Autobusian?
- Bai, autobusez. Egote zan [...] bai!
- Kontxo.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia