Euskaraz etxean bakarrik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZIG-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aita "Arrati" gaitzizenaz ezagutzen zuten, eta Jose semea ere "Arrati" izan zen. Zestafeko eskolara joan zen Jose. Eskolan eta Zestafen erdaraz egiten zen, baina aitak ez zekien erdaraz hitz egiten. Ama elebiduna zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 25a
- Iraupena: 0:02:01
- Erref: ZIG-001/002
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Euskara » Euskararen egoera , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
-“De apodo Arrati” esaten deuskue guri.
-Zure aittari be bai?
-Ba aittari esaten eutsien “Arrati” ta gero aitetik paseu de neugana. Ha da “Arrati”, danak “Arrati” esaten eutsen, Arratikoa zan lez, ba danak “Arrati”.
-Eta zu eskolan non ibili ziñan?
-Zestafe. Eskolara gitxi.
-A, bai?
-Aurie iten eban orduen ta edurre eiten eban ordun bape bez, etxean. Ordu erdiko bidea San Pedrotik Zestafera. Ordu erdiko bidea. Ordu erdi ona e!
-Ta maixua zein zan? Maixue edo maistrie edo zein zan?
-Maixue ba, Zestafen euan. Maixue, Narciso euken izena.
-Euskaldune zan? Euskaldune?
-Ez, erdeldune.
-Zuk eskolia erderaz jaso zendun beti?
-Dana erderaz, eskolan. Ta Zestafen ta San Pedron be dana erderaz. Guk aitegaz iten gendun euskeraz. Aitek ez zekien erderarik. Hak ez zekien, “la que disen, la que hasen” ta holan iten eban /iteaban/ berba. Bai. Ez zekien erderarik. Bape be ez zekien erderarik.
-Eta amak?
-Amak bai. Amak erdera ta euskera ondo. Bietara.
-Ama, Elosuko ze etxetakua zan? Elosuko ze etxetakua ama?
-Elosu, ba ez dait zelan esango otsuen, etxaldea Handik elexea baiño beheratxuau, elexea baiño apur bat beheratxuau, zelan dauen jokalekue? Ba lehen jokalekutik han beheratxuau hantxe. Hantxe zertu zan, bizi zan.
Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!