Zestoa (Gipuzkoa)

Gerrako itsasontzia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-045-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Itsasoan gerran zebiltzala, lehorretik atera eta itsasontzi aleman bat urperatuta topatu zutenekoa kontatzen du; han hildakoen aipamena ere egiten du. Gerrako itsasontzia nolakoa zen deskribatzen du; mila soldadu inguru ibiltzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Goiz baten esnau giñan eta (...) kalderak eukitzen zituen makinaria zera eiteko-ta. Haundia, berrehun metro luze zan haure. Gu milla soldau inguru da ibiltzen giñan zerak, milla soldau inguru-ta. (...) barkuak kargatzen arrainekin-eta, gasoille ta zera eiten-ta. Asteartie zan goguan dauket hori, eta hamabik aldera, orduntxe zeera erten behar gendula, itsasora erten behar gendula, bazkaian zea, eta hamen bermeotarrak eta soldauak bazien, haiek bazekien (...), bestea in ber gendula ta. Ferroldik erten gendunian, barko alemana ziok ia urpera eiñian, eta gu asteartian erten eta asteazkenian guk billau gendun eta harek itota salbabidiakin. Eta bi jaso giñuzen, eta haiek dana marinero bezela jantzi zuri-zuri, eta eliza, kapila bertan eukitzen gendun, eliza bertan, eta han kandela piztu eta goardian marineruak; gu Infantería Marina giñan gu, marinak, eta hurrengo egunian, apaiza bertan ibiltzen gendun ba guk, eta hurrengo egunian entierrua ein eta bere musikak eta zerak ein buelta eta. Atzera gero Coruñara sartu giñen, zapatuan. Asteartian erten eta Coruñan sartu giñun.
-Barkuak nolakoak ziren?
-Harek aeuzkan, dauzka, kaiñoiak hortxe earki ikusten zazko, hamasei kaiñoe, haundiyak, e, kaiñoe haundiyak. Lau alderdi baten, aurrian beste lau, atzian beste lau eta bestaldian beste lau. Hamasei kaiñoe. Eta kaiñoe bakoitzak (hainbeste) mutill eukitzen zitun. Eta harek mendi... Azpeiti ta dana txikiuko zitun barko harek, gure kruzero barko harek. Milla bat soldau. Han ibiltzen zien elektrizistak, linterneruak, igeltseruak, ofizio guztikuak, eta bertan eitten zan, fabrikara juten zien bezelaxe. Gu soldauak, gu beti armak, fusilerakin gu. Eta egon zin zerak, burniyak, eta atzera uretara bota zin aleman bi hoiek; bestiei ordena Madrildik hartuko zeen, hango jefiak, kapitanak-eta... Haiek uretara bota eta hurrengo egunian Coruñara sartu giñen. Erten asteartian eta zapatu illuntzian Coruñara.
-Coruñan zer moduz?
-Coruñan barku haundirikan ezin zan (...) Konparazio batera hamendik, nola esango’et, ermittara bezela, zeraik ez, eta handikan gero atzera Ferrolera etorri giñen. Ferrolen barku haundiyak zera eiten zien; zeatik ura ber du ba zera eiteko, barku haundi hoiek eta sartzeko-ta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia