Nobiotan, igandeetako zita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-044-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gaztetan ezagutu zuten elkar. 6 seme-alaba dituzte. Igandeetan elkartzen zirenean jartzen zuten ordua hurrengo iganderako, orduan ez zegoen telefonorik.
- Proiektua: Zestoako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko otsailaren 11a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: ZES-044/017
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Noiz ezautu ziñeten? O noiz hasi ziñeten alkarrekin? Ezautu igual umetatik, baiña...
- Luisa: Bai, umetatik ezautu, bertatik bertakok eta. Noiz hasi? Ba, hamaxei bat urtekin, hamazazpi urtekin eo...
- Joxe Mari: Nik ze izango nittun, zuk honbeste bai, geyo... hemezortzi urte eo. Nik hogeta bat-eo, hiru urten aldia dakau ta, nik hogeita bat. Geo ibili giñen hamar urte ingurun, nobiyotan ibili giñan, ta ointxe bi urte in ditugu berrogeita hamar urte, bodas de oro in genula.
- Zorionak!
- J.M.: Sei seme-alaba: bost seme ta alaba ekarri dittugu. Zuek puxketako lana badezue honbeste ume ekartzen.
- Ez gea aillauko gaiñea sekula. Eta orduko hola nobiok eta alkarrekin ateratzeko, ordun telefonoik eta ez zan izango?
- L.: Ke ba, ezer.
- Ta nola eoten ziñaten? Jaiko erromerin?
- L.: Jai goizen mezeta juten giñanen, atsaldeko zita in. Yasta.
- J.M.: Ba lehen esan det, Aizarnan mezatik etorriko giñan, hamabost o hogei lagun o elkarrekin.
- L.: Etxea alkarrekin.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!