Zestoa (Gipuzkoa)

Joxe Mari eskolan, Aizarnan eta Zestoako maristetan

Joxe Mari eskolan, Aizarnan eta Zestoako maristetan <p>Luisa eta Joxe Mari elkarrekin ibili ziren eskolan. Luisa Aizarnako Aristain baserrian jaio zen. Joxe Mari Aizarnako eskolatik Zestoako maristetara joan zen ikastera eta osabaren etxera Akuara joaten zen laguntzera. Maristetan erdaraz ikasten zuten. Luisak Etumetan eta Errezilgo baserri batean ikasi zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-044-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Luisa eta Joxe Mari elkarrekin ibili ziren eskolan. Luisa Aizarnako Aristain baserrian jaio zen. Joxe Mari Aizarnako eskolatik Zestoako maristetara joan zen ikastera eta osabaren etxera Akuara joaten zen laguntzera. Maristetan erdaraz ikasten zuten. Luisak Etumetan eta Errezilgo baserri batean ikasi zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze ibili ziñeten, alkarrekin eskolan?
- Luisa: Bai, alkarrekin ibili giñen.
- Zu nundarra zea?
- L.: Ni? Hemengo etxien. Ni.
- Joxe Mari: Hortxe.
- L.: Hortxe basarri bat, Aristain.
- Nola? Aristain?
- L.: Bai.
- Ta umetatik eskolan alkarrekin?
- L.: Ibili giñan, bai, alkarrekin.
- J.M.: Eskolatik itxea ta hasi giñan eskutik helduta etortzen, ta geo nobiyo in.
- Nobiyo in! Eta Etumetan in zendun urtebete esan dezu?
- J.M.: Bai, urtebete o holako bat uste det. Urtebete edo bi edo, holako bat. Ez dakit hamaika urtekin, ez dakit beatzi urtekin o ze hasiko nintzan eskolan. Geo hamaika hamar urtekin jun nintzan Maristeta Zestuara, hor bi urte pasa nittun…
- Ta hemendikan Zestua oiñez?
- J.M.: Ez, Akua, nola aitta Akua baillarakua zan, aitta zanan etxetikan juten nintzan handikan Urbiondo, badakizu, Akua baillaratikan.
- Oseake Akua jun ziñaten bizitzea?
- J.M.: Ez, ez, ni jun nintzan osaban ta etxea eskola juteko, Zestuara eskola juteko. Ta geo han esne partittu kalian, ta hayei laguntzen niyen, ta geo eskola jun, ta han bi urte pasa nittun.
- Ze maisu zenduen maristetan?
- J.M.: Maristak. Maristak zian ordun.
- Ta nundarrak zian?
- J.M.: Ez dakit hoixe.
- Kanpotarrak o?
- J.M.: Ez, ez zian izango kanpotarrak. Hiru eskola zian, hiru klase, hiru marista eoten zian, bakoitza bere grupuakin eoten zian, ta hantxe.
- Eta euskeraz ala erderaz itten zenduen?
- J.M.: Erderaz uste dut ordun geyena erakusten zala. Bueno, guk geure arten ta dena euskeraz ingo gendun. Baiña, bai, garai hartan Aizarnan’e bazan eskola, baiña ni ez nintzan behiñ’e izen ibili Aizarnan. Lehen esan deten honetan ibili ta geo Zestua hasi nintzalako, baiña Aizarnan eoten zan jeneralen maistra kastillanua. Eta gaiñea eskolan kastillano, erderaz in behar.
- L.: Ta maixubai’re bai.
- J.M.: Garai hartan, normalian maixua’de bai.
- L.: Maixua’re erdalduna.
- Zu ze ibili ziñan beti Etumetan?
- L.: Etumetan, ta gero hor beste zea bat maistra bat bazan, hua ere Errezildarra. Errezilko parten du basarriya. Harek etxien ematen zun eskola, ta hala, ez dakit zenbat denpoan ibiliko nintzen, ideaik ez dakat. Urtebete? Bi?
- J.M.: Karrera bukau bittarten.
- Ta zuk ere dana euskeraz ikasiko zendun ez?
- J.M.: Bai, bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia