Algortako errefuxiatuen etxean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-042-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zestoako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 26a
- Iraupena: 0:02:33
- Erref: ZES-042/016
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Gaixotasunak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
- Jun giñan basarri batea, pentsau zazu ba ze resguardo eukiko gendun, baña behintzat basarri batea, lagunen bat
- […] billatu zenduen baserri batea?
- Bai, hurrungo egunetan mendira juten giñan, baña baserrira. Ez dakit zeñen amistadia o, hori ez dakit nik. Ta hantxe eoten giñan. Ta han pasau giñuzen ez dakit zenbat denbora. Baña hara ere ai zian ba tropak aurreatzen, eta noa jungo eta Algorta.
- Algorta?
- Bai, Algorta.
- Han zer zendun ba?
- Refugiauak. Ez al dakizu zuk hori? Danak aidian bialtzen dittuela ta, nahi du…? Ba hori. Han ere zer gendukan guk, gu “eran”, esaten da ba, “errantes, nómadas, pues eso”… ai ama!
- Esandako tokira jun in behar?
- Jun, ta gu Algorta. Ta bueno ba, Algorta ba. Eta Algorta jun, ta ordun dana txaletak eta dana rekisauta zaben ba, etxiak danak rekisatzen zittuen, ta zean, ta. Txalet batian sartu emen giñuzen. Txaleta emen zan. Baiña istoriya ere beste bat e bada hor. Ni kalenturakin hasi. Hamar urte, neska koskorra. Ta kalenturak eta kalenturak eta, ez nintzan ondo eongo itxura, eta beste ospital txiki bat zan, haura ere seguruena rekisautako ospitalen bat izango zan. “Lo que sea”. Eta erderaz esaten dana, “fiebres tifoideas”. E? “Vaya regalo”. Nik.
- Billatu zizuen?
- Nik. E? Han ingresauta. Familiya etxian, ta ni ospitalian. Bi hillebete.
- Bi hillabete?
- Bi hillebete. Baiña, horreatikan ba nik esaten det e? “Libro de Petete” txikigiya da guretzako. Ixtori guztik, eta…
- Ta bi hillabeten egon ziñan han e?
- Bai, egun bat geyo o gutxiyo, baiña bi hillabetian. Ta handikan ere erten ein ber gendun ba, moruak zatozten ba, moruak. Moruak? Enfin. Eta handikan e erten ein ber gendun nunbaittea.
- Baina sendatuta atera ziñan ala…?
- Ez, artian ondo sendatu gabe neon ni.
- Alde in behar izan zendun.
- Bai, artian jaikitzen hasi gabe. Egun haietantxe jaikitzen hasiko emen nintzan, jaiki niñun nik egunik onduena.
- Eta egun haietan ama ta beti juten zian?
- Bai, bai, egunero ez bazan, bai, egunero izan leike. Juten zian, eoten giñan pixkatian, ta ni neska koskorra hantxe, eta bueno, hor juten zian.
- Bazituzun gehio ere edadekuak?
- Bai, beste ohian ere nere edade modukua zan, bai, ta gero beste kuartutan ez dakit, porke esaten dizut, ez nintzan jeikitzea allegau ta!
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!