Zestoa (Gipuzkoa)

Herriko dendak; nola apaintzen ziren

Herriko dendak; nola apaintzen ziren Herrian denda asko zeuden, eta haietako batzuk izendatzen ditu: Kooperatiba, Elortzanekoa, etab. Ile-apaindegira Azpeitira joaten zen lehengusu batengana. Permanentea eramaten zuten neskek eta nola egiten zen azaltzen du. Makillajea ere eramaten zuten batzuetan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-039-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Herrian denda asko zeuden, eta haietako batzuk izendatzen ditu: Kooperatiba, Elortzanekoa, etab. Ile-apaindegira Azpeitira joaten zen lehengusu batengana. Permanentea eramaten zuten neskek eta nola egiten zen azaltzen du. Makillajea ere eramaten zuten batzuetan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hemen Zestuan denda asko zan?
- Dendak oin baiño geyo.
- Bai?
- Bai, hombre. Hamen Gurutzegin bertan zeon zapatei bat, kastellonekuak ferreteiya, koperatiba ere bazan, erdikalia, tekal okerrian beste denda bat bazan, mertzeriya. Itxita daude danak oin. Eta Elorzaneko…
- Pelukeririk eta bai, bazan? Juten ziñaten pelukeria?
- Nik lehengusua naukan Axpeitira, ta Axpeitira, bai. Han itten zien permanente ta, han iten ziskun. Permanentiak, jota burua erreta.
- Permanentea eramaten zan?
- Permanentia ta asko eramaten zan, baai. Bai, permanentia eamaten zan, itten zuen rulua in, poltsa bat uretan eukitzen zeben bustita, ta haura ipiñi, fru-fru-fru-fru-fru, ta barruan ez dakit ze eukiko zun. Geo in, zea bat jarri ta lotu, eta euki ez dakit zenbat denboan, ta burua erreta ta eoten zien ordun, uuuuu, ttanttua […].
- Makillajeik eta, makillajeik izaten al zenduen?
- Ez, nik gaztia nintzala ez, baiña pixkat gerotxuo bai. Ta gustatzen zitzaiten gañea asko. Ni pintau asko in naiz leno, oin laga diyot baño pixkat pintatziai, baiña, pixkat begiyak pintatu gustatzen zitzaidan .
- Ez zeon…
- Ez zeuden.
- Ez zeon gaizki ikusia pintatzea?
- Ez, ez, no, no tanto.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia