Zestoa (Gipuzkoa)

1953 eta 1983 urteetako uholdeak

1953 eta 1983 urteetako uholdeak <p>Zentrala deskribatzen du eta bertara ura nondik iristen zen azaltzen du. Zestoan uholdeak izan zirenekoa kontatzen du; 1953an eta 1983an izan ziren uholdeak. Lehenengoan "La Guipuzcoana"ko autobusa eraman zuen urak eta hildakoak izan ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-038-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zentrala deskribatzen du eta bertara ura nondik iristen zen azaltzen du. Zestoan uholdeak izan zirenekoa kontatzen du; 1953an eta 1983an izan ziren uholdeak. Lehenengoan "La Guipuzcoana"ko autobusa eraman zuen urak eta hildakoak izan ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta len hor esan dezu ufalak-eta egon zian garaien ta…
- A bai, sartu zan hemen e?
- Hemen erreka ondo-ondon daukazue. Bertan ia esateko.
- Bai. Baiña oaiñ ez, baiña gauzak… baai, makina busti zun e? Ya, hau oain goratuta dao e? Leno makina hemen zeon alternadoria eta han itxita urakin turbina zeon, ha hor …. Zulo hori, e? Ura sartzeko zulua da hori.
- Osea ke zulo hortatik uda sartzen zan leno?
- Hor makina zeon, hor turbina zeon. Ta itxita turbinatikan alternadoreako zea itxita zeon eta harek ibiltzen zun alternadoria. Ta alternadoria busti zun, erdiraiño eo harrapatu zun. Baiña oaiñ e puxka bat, baiña ez, metro bat baiño, ordutik gauza asko: leno ura hor goittik etortzen zan, jakiña, ura, hor deposittua haundi bat zeon, izugarrizko deposittu bat hor albuan, eta hemen zulua behera eta azpittik erteten zun, hor hondoa, zulua oindik hor dao, hor azpittikan erteten zun. Baña ordun sartu zan e? Beste baten, el otxentai… izan zian ur-jaalak “el cincuenta y tres” ta “ochenta y tres”, izan zian. Iraetan ta esan zuen otxentaitresekua haundiyagua izan zala, baiña hemen ez e? Ta zinkuentaitrexekua, autobusa eaman zuna, zinkuentaitrexekua zan.
- Autobusa eaman zun?
- Bai, zea, han, hor dao Zestuan, kantera baiño pixka-pixkat beheroxio, oo goraxio, pixkat-pixkat, goroxio hantxe do zea noaiño izan zian urak, oain aldauta do, baiña noaiño izan zan. Ta autobusen zenbat laun hamabi o hamahiru o ez dakit, ez dakit zenbat zian.
- Ta hil in zian?
- Baai, bai, autobusa ekarri zun, hor presa zeon ordun, ta presan ondoaiño ekarri zun. Ta egun pillua pasa zun gañea azaltzen, autobusa zeara…
- Gipuzkoana?
- Gipuzkoana, bai. Usuola. Usuola . Ordun Usuola zan horren… Usuola.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia