Zestoa (Gipuzkoa)

Zestoako zinema 1952an egina

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Unanue Alberdi, Xabier

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-033-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

1952an egin zen Zestoako zinema. Umeak zirela, frontoian izarak botata ematen zituzten pelikulak. Luistarren eginkizunak aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ba Luistarretako gure garaiyan iriki zan zentrua. Elizan zinian goian beste lokal haundi bat zan. Zinia berrogeita hamabiyan egin zan Zestuk zinia. Bueno, aurretik frontoi bat zan eta plaza berdurasa, eta jai arratsaldetan-ta botatzen zuen hola kortina batzuk eta bota, izara batzuk eta pelikula batzuk botatzen zien. Ni beti zinezalia izan naiz, historia asko daukat hor, eta akordatzen naiz mutil-koskorretan nola egoten zan frontoian goittik behera botatzen zan sare bat.
-Teloia?
-Teloi etzan, izera batzuk goitik behera eta pelikula botatzen zan. Eta frontoi hori gero bihurtu zan, milla beratzirehun ta berrogeta hamabian ein tzan zinia, eta ziniakin batea ein tzan zentrua. Zentrua zan lokal oso on bat. Baiña zentruan’e bi zera zien, bi lokal ezberdiñ, bat mutillena eta bestia neskena. Eta gero zeuren biblioteka bat, eta gero zeon beste despatxu bat, eta gero zeon mostradore bat, gero zeuren pinponak, billarrak, letzeko lekuak, eta bueno, hor sartu giñan, berrogeta hamabian inagurau zan hori. Eta ia guk berrogeta hamazazpian eskolatikan erten gendun, eta eskolatikan erten ondorenian ba ia sartu giñan Luistarretan. Eta Luistarretan guk, lenotikan’e, ez zan guk inbentau genuna, aurretik zetorren zera bat zan, tradizio bat zan.
-Edade bat behar zen sartzeko?
-Ez, ia behin hamazazpi-hemezortzi urte ezkero-ta. Eta haiena zan ba zentrua mantenitzea eta gero ba festak organizatzia-ta. San Luisetan-ta festa haundia izaten zan, (...) festak organizatzia, kanpeonato pelotak organizatzia, eta orduan ba gaztiak organizatzen genduzen festa guztiyak. Gero parte hartu, eta organizau eta norberak eitten duna nola beti ona izate’an.
-Luistarrak eta Mariatarrak.
-Mariatarrak bere aldetikan eta Luistarrak beste aldetikan. Eta gero bazan beste erakunde bat, Acción Católica-kua, hoiek zahatxuauak zien, haiek bazuen beste, beste kongregazio bat zan, baiña bueno. Danak Luistarretan ibiltzen. Luistarretan eta Mariaren Alabak. Bere medaillekin-ta.
-Zer eramaten zenuten, medalla bat?
-Medalla bat eta txuri-urdin zinta bat.
-Hori danak?
-Hori danak..

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia