Zestoa (Gipuzkoa)

Jaunartzearen inguruko azalpenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Unanue Alberdi, Xabier

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-033-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Jaunartzea Zestoan egin zuen. Doktrina ikasi behar izaten zuten jaunartzerako eta apaizak hartzen zien lezioa. Jaunartzean arropak bakoitzak aukeratzen zituen, baina lazoa eta gurutzea derrigorrezkoak ziren. Neskek eta mutilek aparte egiten zuten jaunartzea eta baraurik joan behar izaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta jaunartzea-ta nun egin zenituen, komunioa? Hemen Zestuan bertan?
-Bai, bi komunio. Komunio txikiya eta komunio haundiya. Nik uste’et bakarra ein nula, baiña nere aurrekuak eta bi eta gure (anaiak-eta) ere bi ein zittuen, bat zazpi-zortzi urtekin eta bestia hamar urtekin.
-Eta komuniua egiteko ze, dotriña bakarrik ematen zenuten ala?
-Bai, dotriña. Azkenengo astebetian edo esamiñ bat edo hola eitten zan, baiña ez, ez. Hori, azkenengo zera hori, astebeteko hori apaizakin eitten zan. Txartel bat ematen zuen hua ein zendula-ta.
-Erropa?
-Erropak dotoriak, dotoriauak.
-Bakoitzak nahi zuena ala?
-Bai, bai, gure garaiyan bakoitzak nahi zuna. Nik bakarrik daukatena goguan obligatoriyua zana zan holako lazo haundi bat, kurutze batekin lazo haundi bat zan besuan jarrita, eta gero kurutze bat, baiña (ahal zien?) erropakin. Gu kale-umiak giñan-ta, hemen diruik ez zan-ta, aita igeltserua-ta.
-Neska-mutillak elkarrekin joaten zineten?
-Mutillak mutillekin eta neskak neskekin.
-Eta baraurik joan behar izaten zenuten?
-Bai. Honbre, por supuesto, ez da ur tragoikan’e. zortzi t´erdietan izaten zan meza.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia