Txerri-hiltzaile eta behi-larrutzaile
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-001-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Roberto izan zen garai luze batean txerri-hiltzaile eta behi-larrutzaile. Kanpoan izan zen urte batzuez, gerratean, eta orduan ikasi zuen ogibidea. Herrira itzuli zenean, bera hasi zen harakin lana egiten Aizarnan. Askotan, gau erdian etortzen zitzaizkion bila, behia haizatuta, edo kolpea hartuta... Jeneroaren zati bat ematen zioten, eta zerbait pagatzen zioten. Aizarnan ez da izango bera ailegatu gabeko etxerik.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko abenduaren 09a
- Iraupena: 0:05:20
- Erref: ZES-001/013
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Abere-hiltzea , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana , Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
- A: Hau ibiltzen zan herrin karnizero. "E! Txerria hil behar deula. Etorri baserri honta!", ta juten zan baserrira txerri hori hiltzea ta.
- Zu izaten ziñan txerri-hiltzen eta?
- M: Herriko karnizerua.
- Oain izaten da, ez, e...
- M: Oaintxe bai, epokaik onena, garai, neguan, oain garai hontatik aurrea.
- Ta orduan hemen inguruko baserri guztietan zu, zu izaten ziñan...
- R: Bai.
- ... txerri-hiltzen?
- R: Bai, jauna, bai.
- M: Behi-narrutzen 'e bai. Hola izaten zan, ba, behi-narruk eta, o hanka hausi zula o gaixoik zeola o, jateko ona baldin bazeon, ta, etxez etxe. Behiak narrutu 're bai, honek iten zittun [...].
- Eta hanka bat hausi ta normalian ze iten zan?
- M: Geo zeak etorri zian, soziedadek, [terrama] esaten giñun guk, soziedadek.
- Nola?
- M: Soziedadia, terrama esaten zan.
- Terrama.
- M: Ez dakit nola esplikatu. Soziedade bat. Ganau baten galera baldin bazan, ba, etxe hoiek alkarrekin paatu iten zenun galera hura baserritarrai. Ta haragiya partitu iten zan. Ta honek iten zun hil ta partiketa. Zenbat itten zian, nolako ganaua zan, partitu kilotan honenbeste ta...
- Zatitu ta...
- M: Lan hoiek.Hor, hortan asko ibiliya...
- A, bai, e?
- M: ...lan hoietan.
- Eta nola hasi ziñan lan hoiek eiten?
- M: Karnizerua zan, ikasitakua.
- A! Kanpuan!
- M: Kanpuan ikasitakua, ta herriyan besteik ez zeon hola karnizero...
- A: Urduñan, lehen esan deguna.
- M: Bai, karnizero eon zanen, han urte asko in zittun. Zenbat urte in ziñuzen Urduñan?
- R: [...].
- A: Ahaztuta daka, ahaztuta daka.
- M: Esan dizut, ba, ahaztu iten zaizkiyo.
- R: Ez dao tokiik nere buruan.
- M: [...] ingo zittun Urduñan, karnizero, ta herriyan ez zan eongo karnizeroik. Anaia zaharraua zeon itxen lanen ibiltzen zana, baiño hura gerra denboan hil zanen, ta, hau etorri, ba, beau gelditu zan itxen.
- R: [...].
- M: Eta nola karnizero ikasiya zan, ba, honei [...] hots eiten ziyen, ta gaben igual, hainbeste bire Urdaneta, ta.
- A, bai, e? Aizarnatik kanpora ere bai.
- M: Bai. Hartu gantxua ta zea, kutxillua bizkarren ta oiñez.
- R: Gauen zean nao ta, "boun-boun!", atia hotsa, jo ta, etorri ta. Ez dakit [...], jode!
- M: Ordun ez gendun pentsatzen gaiñea, bildurtu 're iten ate jotzen zuenen gauza txarrik izan behar zunik.
- Holako konturen bat izango zala, ez?
- M: Holakotxe zean bat izango zala.
- R: Bai, ba.
- M: Oain, berriz, beste gauza batzuk pentsatzen dia ta.
- Eta gabian 'e...
- M: Bai, bai, paolakiñ 'e. O lastasuziyakiñ 'e igual. Lastasuziyakin ez dakit, baiño paolakiñ askotan.
- Izango zan lastasuziyakin ere bai, ez?
- M: Igual, igual. Baiño paola [...]. Baiño billa etortzen zitzaionen batek launduko ziyon, ta biyak segi.
- R: Bi bai, lau laun igual.
- M: Lau laun igual.
- Eta gabian presa izaten zan horrelako kontuak iteko, ala?
- R: Bai.
- M: Bai, segun. Kolpea akauta zeola, o akau in zala, o haizatu in zala, o... Segun bai, zenbat eta azkarro narrutu, haragiya hobia ateatzeko izaten zan.
- Haizatu ze izaten da, gaixotasunen bat, o?
- M: Ez. Asko janda haizatu.
- R: Haizatu, haizia o zea, jata... Arnasik hartu eziñik geatu.
- M: O zulatu in behar, o pulzoiakin zulatu 're behin baiño gehiotan.
- Baiña hori biziik dala.
- M: Biziik dala, bai.
- Biziik dala.
- R: Jatekuak kalte in diyolako 're baita.
- M: Udaran jan, beruan jan da, o 're baita. Belarra berotutakua jan dala, ta.
- Orduan, e. Larrutzen eta sendatzen 'e bai, ez?
- R: Partittu, partittu 're bai.
- M: Bai, bai, bai. Batzutan gertatu [...] ...
- Albaitero.
- M: ... zulau ta sendatzia 're gertatzen zan.
- R: Zailla. Gere moukua.
- M: Zailla. Narrututa hobe.
- A, bai?
- R: Ordun 'e beteinaiok, ordun [...] beteinaiuak.
- M: Narrututa hobe izaten zan. Haragiya konserbatzeko moukua baldin bazekan, aprobetxatzeko moukua, ba, galerik iya ez zun izaten, ta.
- Eta behia zatitzia ta lan astuna izango zan, ez? Gogorra. Behia zatitzia ta narrutzia ta.
- M: Bai, baiño gustoa. Laun artian ta gustoa ibiltzen zian.
- R: Garaian garaiako lana, normala, normala.
- M: Gustoa. Builla pixkat atea ta batak bestiai erritan inda.
- R: Ez, ez, ez, ez.
- Jai giruan.
- R: Ez, ez, ez.
- M: Gantxua [...] jaso eziñik behia sokatik eta, beno! Lanen ai zanen azkar in beharko zun gaiñea, beira!
- Eta gero zuri zati bat ematen zizuten?
- R: E?
- Zuri jeneruan zati bat ematen zizuten?
- M: Bai, jeneralen.
- R: Bai, zea, baiña pieza haundiik ez, e!
- Ez, e?
- M: Ez.
- R: Pieza haundiik ez.
- Eta...
- R: Uain, paatu o, dirutan.
- M: Bai, zeoze paatu [...].
- A, paatua izaten zan.
- R: Dirutan.
- Dirutan.
- R: Eman, ta...
- Eta txerri-hiltzen ere bai.
- R: Puf!
- M: Txerri-hiltzen asko.
- R: Hemen ez dek eongo, erten horrea ta eun guztiya pasta 're...
- M: Etxeik ez.
- R: ... ni aillau gabeko itxeik, txarriik hildako...
- M: Txerriik hil gabeko etxeik.
- R: [...]. Danak.
- Danak.
- R: Bai.
- M: Itxez itxe. Txarri hiltzen danen, danen. [...] danen. Ez dakit zean ta akaso, [...] ta goiko hoietan 'e bai?
- R: Ni aillau gabeko tokiik ez dao.
- M: Ez, ganau o txerriya hiltzen aillau gabeko baztarrik ez.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!