Aizarnatik Zarautzera eta Azpeitira feriara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-001-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aizarnako baserritarrak Zestoara eta Zarautzera joaten ziren feriara. Azpeitira ere bai, dezente. Azpeitian asko saltzen zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko abenduaren 09a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: ZES-001/009
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Eta, orduan, e, Aizarnatik eta, feriyara Zarautza izaten zan?
- M: Bai.
- R: Zestua 're bai, hillero, Zestua 're.
- M: Zestua, Azpeiti, Zarautz. Hoiek ibiltzen zian, jeneralian.
- R: Zarautza 're bai, Azpeitira 're bai.
- M: Bai, ezkondu ezkeo 're beti. Feriya, gizonezkuan salida hori izaten zan.
- R: Hiru hoiek fijo, pijo hoiek.
- Zarautza bai, e?
- M: Bai, Zarautza 're bai.
- Eta normalian gehio Zarautza, o?
- M: Nik uste... Azpeitira, Zarautza, hor ibiltzen zian. Geo, pixkana-pixkana galtzen jun zian hoiek, ta, erretirau. Baiña nik uste, Zarautza gehio ibiltzen zala jendia. Zarautza ta Azpeitira. Zestua...
- R: Azpeitira gehienekua, Zarautz baiño.
- M: Azpeitira hemendik gehienekua.
- Gehio saltzen zan, Azpeitiyan gehio saldu?
- M: Bai. Ta saldu ta eosi ta tratu gehio nunbait iten zan Azpeitiyan, ganauakin ta.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!