Aizarnako jaiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-001-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko abenduaren 09a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: ZES-001/003
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak , Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
- Eta Aizarna nolakua zan, oain bezalakua?
- ROBERTO: E?
- Aizarna, plaza ta, oain bezalakua zan lehen? Asko kanbiatu al da?
- R: Dexente, dexente.
- Bai?
- R: Dexente, bai, dexente.
- ALABA: Zer ibiltzen zenuen gaztetan ta kontau beharko ixkiotzu, aita.
- R: E?
- A: Ze itten zenuen gaztetan kontau behar.
- MARGARITA: Jaietan ze iten zenduen, jaietan ta.
- R: Nexka launtzen.
- Neskak launtzen.
- R: Nexka launtzen ordun, ze ingo gendun, ba?
- Eta erromeriyak eta nun izaten zian, bertan?
- R: Bertan. Hori bai jai giro. Soiñu-jotzaillia ta [...], baiña, betikok.
- Eta hemen, plazan?
- R: Plazan. Plazan erdi-erdin. Taberna, uain hor [...], o zer dao. Bai, pare hortantxe beti soiñuba o zan. Soiñu-jotzaillia zeatu zun ta parian danzan [...] plazan itteko. Premiyua atea nun dantzan.
- Bai, e?
- M: Hori, ordia, geero, Roberto.
- R: Bai, gero, bai.
- Baiña...
- R: Gaztetan ez, zahartuta.
- A, bai, e?
- R: Zahartuo, ba. Urte batzuk bai, hori zala 're, e! Dezente.
- Dantza asko indakua zea, orduan.
- R: E?
- Dantza asko eindakua?
- R: Bai. Habilidade gutxi.
- Pixkat bai.
- R: Habilidade gutxi. Zero, zero "a la izquierda".
- Ta, dantza asko izaten zan? Jende asko dantzan eta?
- R: Bai.
- Afiziyua zeon?
- R: Haundiya ordun. Izuarriya, hola, dantzaik eta. Kalea bai, kalea juten zianen, bertakotzat, baiña buelta haundiya zekakek txarra [...]. Santa Engraziko zeatikan ta buelta, puf, haundiya.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!