Joxe Migel Arregi Ibarguren Ertxin
Zestoa (Gipuzkoa) (1924-2007)
Biografia
Arteagagaraikoa (Ertxiñondo) baserrian jaio zen, herrigunetik hurbil. Nekazaritza-jarduera apaleko baserria zen. Aitonak eta aitak Ertxiñako lignito-meategian egiten zuten lan, biak langileburuak izan ziren gainera. Joxe ere, gaztetan, meatzaria izan zen, eta gerora hainbat lanetan ibili zen, egin zitzaion elkarrizketan ageri den moduan: zurgintzan, ferratzaile, okin... Ertxiñondon ferratokia egon zen, eta inguruko baserrietatik etortzen ziren ganadua ferratzera. Dena dela, urterik gehienak ogia egiten eman zituen; langintza horretan ari zela hartu zuen erretiroa. Pertsona umoretsua, kontalari aparta, eta edozein langintzatan trebea. Ehizarako ere zaletasun handia zuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZES-026 | 2006 | Zestoako ahozko ondarea | Manuel Arregi - Jon Artano | ||
ZES-027 | 2006 | Zestoako ahozko ondarea | Manuel Arregi - Jon Artano |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute