Egunean 6-8 gazta egiten zituen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZER-002-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Egunean 6-8 gazta egiten zituen, etxerako eta saltzeko; bizimodua handik ateratzen zuen. Ordizian saltzen zituen gaztak. Gaztak nola egiten zituen aipatzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko azaroaren 18a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: ZER-002/020
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
-Eta zenbat gazta itten zittuzun, zenbat gazta?
-Behiñ Urbia jun ezkeo sei gutxi izaten zan, gaztak e ba eunen’e batzutan sei zortzi gazta ta beste batzutan gutxigo’re bai ta.
-Eta etxeako ala saltzen zittuzun?
-Etxeako ta saltzeko, saltzeko.
-Saldu’re bai?
-Bizimodue handik ateratzen zan.
-Noa saltzen zittuzun?
-“Villa Franca”n itten zan ferie, “Villa Franca de Ordicia”.
-Ta zuk ematen zittuzun Ordizia? ala etxekon batek?
-Ba, nik eamaten nittun, gero nik baiño, gazten mutikoa nitzen arten etxekok anaie.
-Gaztaiak...
-Anaie ta, ama’re bai ta-
-Gaztaiak e, nun itten zittuzun [...]?
-Eskutan, eskutan einda, gero ia, zea, ze, herri hontan, ze ma, ixtuzteko aparato bat.
-Bazeukazuen estutzeko aparatoa?
-Bai, gero bai, lehengotik ez, baiño gero bai.
-Ta lehengotik nola estutzen zittuzun?
-Eskutan.
-Eskuz.
-Eskuz.
-Gazta tokik bazeukezun?
-Bai, txaboloan, dana leku bat izaten zan, baiño [mantxok] beti zeoze apartexo, aparte.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!