Zegama (Gipuzkoa)

'Bidarraitarra' bertso-sorta

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Bertsoak, ZEG-028

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEG-028-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

'Bidarraitarra' bertso-sorta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Mila zortzirehun ta hemeretziyan,
urriaren hilaren bederatziyan,
gazte ta alegera, trankil bihotzian,
ontasuna franko badut interesian,
deusik ez etxian,
orain bezin aberats nintzen sortzian.

Nornahik ta zernahi erranikan ere,
bidarraitarra nauzu, baita nahi ere,
etxeko seme ona, segurki halare,
nahiz badiren herrian hobeagokoak ere,
bagire bortz haurride, enekin sei dire,
oro adiskide,
dotiaren gainetik samurtzen ez gire.

Aite zen etxeko ta ama zen kanpoko,
Jinkuak ein zituen elkarrenganako,
hiru mutikuek ta hiru neskatoko,
haurrik aski baituzte aisa bizitzeko.
ez [...] agian besterik sortzeko,
ez duk fidatzeko,
[landatuak] irriskatzen du pizteko.

Aite ezkondu zen nere amarekin,
ama aitarekin, biak elkarrekin,
orduan gazte ziren, beste zerbaitekin,
ontasunak igurri bertze haurridekin,
parte bat enekin,
enekin bainan gehigo bertze bortzekin.

Orain bagira hemen zenbait lagun,
botoila bana arno edan dezagun.
Lenik ona denez, hori jasta dezagun,
ta ona baldin bada, biga edan dezagun.
[Bila] zenbait lagun, hots, trinka dezagun,
[bila] zenbait lagun,
Diruak [...] ezagun.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia