Zegama (Gipuzkoa)

Ura jartzeko, aitonak egindako asmakizuna

Ura jartzeko, aitonak egindako asmakizuna <p>Iturritik ekartzen zuten ura jartzeko, Antonioren aitonak lau hankako ontzi bat asmatu zuen. Ontzi hari aska esaten zitzaion. Haren ondoan, argimutila egoten zen argia emateko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEG-009-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Iturritik ekartzen zuten ura jartzeko, Antonioren aitonak lau hankako ontzi bat asmatu zuen. Ontzi hari aska esaten zitzaion. Haren ondoan, argimutila egoten zen argia emateko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Baiño gero ingurutako baserrik iñok ez, ba han etxeko [...] baserrik’e ba erreka zeuken ondon ta ereketa eamaten zuen balden ure hartuta etxen behar zuena. Ta gure etxen’e ba goiko putzu zulo hortati ekartzen zuen putzu zuloa zeon ba handi berrehun bat metroa o hola, zuk itturi esaten zun hori, ta handik hartzen zuen han’e zapabururik eoten zien, ta handik balden ekarri. Ta gero baldek eukitzeko, nere aittona zanak einda zeuken, eskulana eitten artistea zan ta, holako aska bat egurrezkoa, lau hankakin, ta txulo bat, ta aska horren txulo hartati hango ur tantanak han balden zeuzkenak handi beste ontzi batea eroitzen zien, ta han eoten zien hak, balden ure, ta handi ba uain oliboa gastatzen dan bezela, aldiko pixkat gastau behar. Baiño ordun, ordun ez zeon dutxaik ta holakoik e.
-Antonio e harek ude juteko zure aittonak indako ontzi harek o lau hankako ontzi harek ze izen zun? Bakizu o?
-Aske, askea.
-Askea?
-Askea. Ta haren ondon eoten zan, e, argik ez zeon, elektrizidadeik, eta ardimutilla esaten zioen e zea baten este, beheran’e tronko baten sartuta zuloa inda, eta holako alturako bat, txapela bezelako apala bat goien ta han jarri kandela bat eo argizarie ta jarri han ta famili guzie argi harekin, afaldu ein ta errosaio azaldu ta ohiea.
-A, argimutille esatezu?
-Argimutille esaten zioen harei. Hoixe, hoixe, lehenau uain larogei urteko kontuk die horik.
-Hoi da…
-Beste itturri horrena ez, itturri horrena gerogokoa.
-Geroztikoa?
-Bai.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia