Zegama (Gipuzkoa)

Aita Seguran bizitakoa 16 urtera arte

Aita Seguran bizitakoa 16 urtera arte <p>Aita Seguran bizi izan zen 16 urte bitartean. Han aspertu egiten zen eta alde egitea erabaki zuen: baserri bat erosi eta konpondu zuen. Orduan, fabrika batean hasi zen lanean 6 pezetaren truke.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEG-009-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita Seguran bizi izan zen 16 urte bitartean. Han aspertu egiten zen eta alde egitea erabaki zuen: baserri bat erosi eta konpondu zuen. Orduan, fabrika batean hasi zen lanean 6 pezetaren truke.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Aitta berriz Seguran hamasei urte bittarten bizi izandakoa ta gero handik minata Mutilloko minata, minata Mutillon hor...
-[...] minak o?
-Minatan ta gero hemen Segurako kalen’e aburrittu itten omen zon harek eta aittei esan omen zion “ni hemendik noabaitt, noabaitt noabaitt jungo nitzake ni hemendik, hemen eon, bestek indako putzek’e denak jan behar due mina zahar hoitan ta”, “ba motel” e, argiña zan gero aittona, argiñ [...] zun, etxeak in ta hola ibiltzen zana, “badauzkat ba nik hemen señoran [...] lana, nik asko in diat eta haik etxe zahar bat bazeukek iñor bizi ez dana, bi familik alde indakoa ta nik arreglauko nikek hura, eguna [...] harek’e” ta hala harek erosi baserrie, ta gero bere bizi guztie baserrik arreglatzen pasau zon ta aittek handi ba fabrika, hamabi orduko lana, hamabi orduko lana eta sei pezta jornala. Ta pentsa zazu jateko generoa ze galesti zeon ordun, ni akordaten naiz, mutiko txiki txikie nitzela, esan zon “artzaiena jun ber det, eukiko dek ardi gixenen bat ta ekarri ta zeak itteko, mondejuk eta itteko”, ta hala ekarri zun ardi txiki bat ondio, fotografia ikusita bezela dauket, ez dauket fotografik baiño. Muittur gorrie, ardi txiki bat, gixen gixena, umeik eta in bare geldiutakon bat ta bost duro pauta, pentsatu sei peztako jornaletik bost duro, nola zeon jateko gauzea galesti. Asike bakoitzak berak produzitu behar izaten zon bere lurretan, gero lur hok danak labrau itten zien, lur hok danak nola edo hala labrau itten zien.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia