Pio Berasategi Berasategi
Zegama (Gipuzkoa) (1935)
Biografia
Zegamako Atxatxe baserrian jaio zen. Aita Egurtza baserrian jaioa zuen, baina gazte zelarik joan zen bertara bizitzera. Ama Zegamako Lokatxa baserrikoa zuen. Etxean bizi zen aitona kontulari ona zuen eta atentzio handiz entzuten zituen hark kontatutakoak. Eskolan 14 urte bete zituen arte ibili zen: ez zituen gustoko zigorrak, ikasle zaharragoek gaztegoengan zuten tratua, Franco garaiko kantuak abestu beharra... Kalean lagunekin jolasean gustora aritzen zen, ordea. Hamazazpi urte zituela, Madrilera joan zen Arte Ederrak ikastera, bertan zituen izeba-osaben etxera. Hasieran moldatzea zaila egin bazitzaion ere, bertan igaro zituen 50 urte, hainbat lan ezberdinetan ibili zelarik. Liburuak ere argitaratu zituen, horietako bat aitonak kontatutako istorioetan oinarritua.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZEG-013 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain | ||
ZEG-014 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?