Maria Dolores Berasategi Berasategi

Zegama (Gipuzkoa) (1932)

Biografia

Zegamako Atxatxe baserrian jaio zen. Aita Egurtza baserrrian jaioa zuen, baina gazte zelarik joan zen bertara bizitzera. Ama Zegamako Lokatxa baserrikoa zuen. Zazpi senidetan seigarrena, jaiotetxea herritik gertu zuen eta bere lagunekin jolasean aritzea asko gustatzen zitzaion. Eskolan, marraztea eta eskulanak egitea zuen gustokoen. Gaztetan ez zuen neskame joateko aukerarik izan, amona itsua zuen eta bera zaindu beharra izan zuen, amak bestela ere bazuen-eta lana. 23 urterekin, aitak jaiotetxetik gertu egin zion etxe batera ezkondu eta 4 alaba izan zituen. Senarra okina zuenez, ogia saltzen aritzeaz gain, langileren batek kale eginez gero bere postua bete beharra izaten zuen.

Zintak

KodeaDataProiektua
ZEG-012 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia