Karmen Oiarbide Agirre

Zegama (Gipuzkoa) (1924)

Biografia

1924an jaioa Zegamako Dinti baserrian. Ama bertakoa eta aita Arizti berrikoa zituen eta bost ahizpetan gazteena da. Umetatik artzaintza izan du afizio eta ofizio, familiatik datorkio Karmeni, laugarren generazioko artzaina dugu bera. Eskolan bederatzi urtera arte ibili bazen ere zazpi urterekin Dintitik Arizti Berrira joan eta artzain lanetan hasia zen jada. Uda Aizkorri ondoan eta negua Zegamako Arakama azpikoa errotan pasatzen zuen aitarekin batera. Berrehun bat ardiko artaldea zuten eta 19 urterekin aitak eta haren lehengusu batek Urbasan etxea egin eta bertara joan ziren. Senarra artzaina bilatu zuen eta bien artaldeak batuta ibili izan dituzte, hirurehun ardi inguru. Gaur egun Zegaman bizi da eta lau seme-alaba ditu.

Zintak

KodeaDataProiektua
ZEG-008 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia