Jose Alustiza Berasategi
Zegama (Gipuzkoa) (1915-2012)
Biografia
Zegamako Arakama Enea (Akamane) baserrian jaioa 1915ean. Ama bertakoa eta aita Egurtzakoa zituen, biak zegamarrak eta hamar senideetan zortzigarrena da. Eskolan, auzoan bertan (San Pedro) eta herriko eskolan ibili zen. 9 urte zituenerako, artzaintza munduari lotu zitzaion eta Aizkorri barreneko bordan egoten zen. Arkume garaian zaldi-gurdian eramaten zituen Ordiziako azokara saltzera. Auzoko familia batek zuen errota, eta artoa hartu eta alea eramaten zuen errotara, langintza horretan aritu zen eta askotan egiten zuen lo errotan bertan. Gerra garaian, soldadu ibili zen, baita ferrobiario baten semeak animatuta trafikoko polizi azterketa gainditu eta Bartzelona eta Donostian lan horretan aritu ere. Gerratean, bonba batek ondoan eztanda egin eta belarri bateko entzumena galdu zuen. Gerra ondorenean, Patrizio Etxeberrian, Legorretako harrobian eta kaminero lanetan aritu zen, besteak beste.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZEG-006 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?