Begoña Alustiza Aierbe

Zegama (Gipuzkoa) (1929)

Biografia

Zegamako Langaenea baserrian jaioa 1929an. Aita Arrietatxikikoa eta ama Iritxokoa zituen, biak zegamarrak eta zortzi anai-arreba ziren sendian. Eskolan San Pedro auzoan ibili zen denbora laburrean izan bazen ere; 11 urte zituela Segurako Arrabiola errotara joan zen neskame lau ume zaintzera. 13 urte zituen gerra hasi zenean, eta baserrian lanean aritu zen preso batek erdaraz ikastera eraman zituen aita eta biak Asturiasera; zortzi hilabetez egon ziren bertan. Asturiastik bueltan behizain ibili zen auzoko etxe batean. 24 urterekin ezkondu eta Urretxura joan zen bizitzera, bost seme-alaba izan zituen. Umetatik lan ugari egina eta bizimodu gogorra eramandako emakumea da.

Zintak

KodeaDataProiektua
ZEG-007 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia