Bermeotik arrain-saltzaileak Zeberiora
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Taloa urdai erreaz eta arto-zopak, hori izaten zen afaria askotan. Arrain apurtxo bat ere bai inoiz, "sardinerak" etortzen ziren-eta. Bermeotik furgoneta batez etorri eta auzoz auzo ibiltzen ziren buruan otzarak hartuta.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 24a
- Iraupena: 0:01:46
- Erref: ZEB-005/006
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Lanbideak » Batetik bestera zebiltzanak , Itsasoa » Lehorreko lanak » Lehorreko lanak
Transkripzioa
-Gero ze beste behar eiten zenduen baserrien?
-Baserrien danerik eiten gindun, soloan, basoan eta gero jateko taloa goxean zopakaz eta gabean apur bet zopa, apur bet zopa, apur bet eiten danean eta gero arto-zopak jan eta ohera.
-Arto-zopak bakarrik?
-Bai!arto-zopak eta ezpabere taloa ein, holan einde taloa. Oingo moduen ez! taloa. Eta apurtxu bet urdeia, prijidute barruen eta holan ha bokadilloa.
-Eta hori egunero?
-Bueno, bai, batzuten peskau apurtxu bat be bai. Etorten zirean handi sardinerak, Bermeokoak.
-Bermeotik etorten zian?
-Bai.
-Joe. Ta zelan etorten zien Bermeotik?
-Bermeotik hona etorten zian auto, furgoneta zarratu baten eta gero buruen sardinakaz. Barriorik barriora: Ereñotza, Solatxi /Solatxe/, Barbatxano... Horrek ixiten zien barrioak.
-Eta dirua bai ala sardinak pagateko?
-Bai, bai, hori pagetako bai. Debalde ez euen emoten, debalde ez.
-Trukea ez?
-Bueno, frutea egoten zan etzean.
-Trukea, trukea, trukie. Zuek emon berari fruta edo...
-Ez, ez, ez. Ez euren gure holangorik, ez, ez.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!