Zarautz (Gipuzkoa)

Telefono gutxi zeneko garaia

Telefono gutxi zeneko garaia <p>Nobiotan zer-nolako planak egiten zituzten azaltzen dute. Lehen ez zen telefono askorik herrian. Udaletxean telefonogunea zegoen, eta gerora telefono-kabinak beste lokal batean jarri zituzten. Orduko giroa gogoan dute.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-134-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Nobiotan zer-nolako planak egiten zituzten azaltzen dute. Lehen ez zen telefono askorik herrian. Udaletxean telefonogunea zegoen, eta gerora telefono-kabinak beste lokal batean jarri zituzten. Orduko giroa gogoan dute.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze plan iten zenituzten?
- Jesus Mari: Planak?
- Nobiyotan o.
- J. M.: Plana... lana.
- Zinea juten ziñaten o…?
- J.M.: A, bai! Jaiero… Jaieroko plana? Eguardian ateatzen giñan ta Royaltyra jun ta bermuta hartzen han egon. Gero bostetan billa juten nitzanian, berriz kafesne bat edo hartuaz ta gero zazpi t´erditan zinea. Ta zinetik beatzi t´erditan etxea.
- Ta hori, elkar ikusteko, astian zehar ikusten ziñaten o?
- J. M.:: Bai. Suerte hori gekaun, nik lana pixkat aurrexio iten nun, tallan, ta hau balkoian ateatzen zan eskobakin ta zeakin ta. Geo jaisten zan ta… Eskoba [...] ta… E?
- Oseake, telefono askorik ez zenuten bihar.
- J. M.: Ez, ez.
- Pakita: Ez telefonorik eta ez kartik.
- J.M.: [...]
- P.: Ordun telefonua ez zeon…
- J.M.: Ke ba!
- P.: Guk han taillarrekua edo zea bat jarri ziguen bat goian, etxian zeatzeko, enkarguak-eta hartzeko o zeatzeko, baiño bestela telefonoik ez zeon. Hemen aiuntamientuan zeben.
- J. M.: Zentrala.
- P.: Zentral telefonika, kabinak eta. Horrea juten zan jendia.
- J. M.: Zuk hitz ein nahi bazenun, jun horrea ta ordua jartzen zizuen ta “conferencia”, bostetan, ta juten ziñan ta “al tres” ta hortik hitz eiten zenun.
- Ta noa deitzen zun jendiak?
- P.: A, ez dakit… Beren… Langille... Taillerretako jende asko´re etortzen zan horrea. Gero hemen jarri zuen, oain pelukeiya daon hontan, Lanbroa ta pelukeiya daon hontan.
- J. M.: Zentrala. Zentrala hor.
- P.: Telefonika… Ta hor´e kabinak zeben. Gu hemen lotan ta gabian, osea, “Zaragoza!!!” ta beraneantiak-eta horrea etortzen zian nahi zuenian deitu beren zeara o... Ordua jarri ta…

Egilea(k): June Sorazu Roteta (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia