Zarautz (Gipuzkoa)

Gerrak tristura ekarri zuen

Gerrak tristura ekarri zuen <p>Gerra hasi zenean, Zarautzen zegoen umezain. Soldaduak kamioietan pasatzen ikusi zituen. Jende askok alde egin zuen, Bilbora, Nafarroara... Tristura sartu zen. Kartzelaratzeak, emakumeei ile-mozketak...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-130-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasi zenean, Zarautzen zegoen umezain. Soldaduak kamioietan pasatzen ikusi zituen. Jende askok alde egin zuen, Bilbora, Nafarroara... Tristura sartu zen. Kartzelaratzeak, emakumeei ile-mozketak...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hasi zenian, gogoratzen dezu gerra nola hasi zen?
- Bai. Nola ordun ni Zarautzen neon, ni eskolatik irten ta jun nintzan niñera kalera. Eta jun nintzen eta ni Zarautzen neon eta igande illuntze batian hasi zian Guardia Armadak kamionaka, kamionak jo, pasa bat eta pasa bestia eta jende guztia aidian jarri zuten. Zian pues, zeak, este, Guardia Armadak.
- Asaltokuak?
- Bai, kamionkak pasatzen zian ta jende guztiya aidian jarri zeen. Eta geo, ba, hurrengo egunian, pues, jendia martxatu zen; jendia, bertako jendia, kanpoa jun zien, ta ba, batzuk Bilbao aldea, bestiak Naparra aldea, eta hola jendia galdutzen ta hola tristuraz sartutzen. Asiske, hasi zen gerra, baiño tristia. Bela hasi zien jendia kartzelan sartzen, alkarri, alkarri falta billatzen… ta...
- Kartzelarik Zarautzen bertan? Kartzela bazeon Zarautzen?
- Bai, bazen, baiño kanpoa eramaten zittuzten gehienak, kanpoa, ez dakit noaiño, Zarautz... Donostira eo. Eta itten zittuzten... aitte ta, beno, nazionalistak zielako, alabai illia dana moztu ta paseo zea guztiyan, kale batetik besteaiño pasiatu. Egunero eamaten zuten illia moztu-moztu inda neska bat, bere gurasuak nazionalistak zialako. Ta holakuak itten zittuzten. Bela hasi zian gaizki itten alkarri.
- Ta neska hori bera bakarrik? Neska horri bera bakarrik, berari bakarrik, pertsona bati bakarrik?
- Bi guardikin, bi guardikin juten zen kalian barrena.
- Baiña berari bakarrik moztu zioten illia?
- Bai, bai…
- Neska horri?
- Bai, bat bakarrik ikusi nun. Ta hola.
- Ordun, tristia.
- Ooo, ez nuke nahi berriz ikusi, gerra denboako kontuak tristiak oso.

Egilea(k): Ander Grian Nash Manot (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia