Zarautz (Gipuzkoa)

Gabonetako postaria

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-124-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Postaria jartzea bururatu zitzaion apaizari, umeek erregeei idazten zizkieten gutunak biltzeko. Urte batean, postariaren astoak ihes egin, eta bizikletaz etorri behar izan zuen. Denborarekin, postariaren ohitura nola joan den hobetzen azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Geroztikan pentsatu zun karterua jartzia Errege Errege bezperan, karterua, karterua jarri behar zula umientzako kartak biltzeko. Ta karterua jarri bihar, ta iñok jarri nahi ez karterotzat, ta Axkoititik ekarri giñun: gizon bat Axkoititik, aurrenengo urtian gixon bat Axkoititik etorri zan, ta kartero jantzi giñun, bizar haundiyakin, ta Bizar Zuri; eta Lezeraneko jardiñetikan ertetzen zan ertetzen zan karterua, ta ni nitzan hura jazteko, zea, ordenakua. Ta San Pelayotik etortzen zan zaldiya’re bai. Zaldiyakin etortzen zan gizona’re jantzi, ta plaza etortzen zan, ta kartak bitu. Ta geroztikan karteruk izan dia asko, baiño geroztik izan dia danak Zarauzkoak, zarauztarrak. Ta gerokua… urte batian jun giñan, ba, Lezeranea: ordua etorri zan, Errege bezpera zan, ta zaldiyakin etorri zan bat San Pelayotik; eta iya presto gebela, iges egin digu zaldiyak San Pelayoa, jata aidian dijoala! Jo ta…! Ordua ertetzeko, ta “oain ze ein behar deu!? Mekatxis! Ze ein behar deu oain?”, ta bizikletan etorri zan, zea, karterua jantzi ber zuna, ta bueno, “bizikletan jun berko yat, ba”. Urte hartan, karterua etorri zan herrira bizikletan gaiñian Bizar Zuri, bizikletan gaiñian. Ta orduan, pues, plazan, plaza Musikan, zea, Musika plazan izaten zan karterua. Geroztikan karterua pixkat hobetu dia, gauzak hobetu dia, ta etortzen da Lezeratik erten, herriz herri plazatik pasa, ta Fronton Zinema. Fronton Zinemaa etortzen zan. Eta oain azkeneko urte habetan, karterua etortzen da Aiuntamentuko aurrea; hor jartzen da estalpe bat, eta han biltzen ditu herriko umian gauza guztiyak, eta halaxen.

Egilea(k): Manu Oñatibia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia