Zarautz (Gipuzkoa)

Ezkondutakoan, bizitza gogorra

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-123-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ezkontzean, 8 ume izan zituen. Baina senarra gaixotu egiten zen, eta soldatarik gabe bizi izan ziren denboraldi batean. Gerra garaian ere senarra gaixo egon zen, eta etxean senide ugari ziren dagoeneko. Senarra itzuli zenean, lanean hasi zen, baina ahul zegoen. 66 urterekin erretiratu zen. Bere senarrari buruz hitz egiten du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Uain arte, ba, solterako bizitza nola eaman zenun kontatu diazu, ta hori. Gero, ezkondu ta gero, zortzi seme-alaba euki ta bizitza nehiko gogorra euki zenula kontatu ta hori pixkat...
- Ba, hori ba, ba, ezkondu ezkeo, ba, berriz’e interinatzat hasi nitzan; eta esan detena, zor... esto... haurrak’e sarri izan nitula, eta hasi nitzala, ba, esto... lanian bat eta bestian, baiña geo gizonakin’e suerte handigiya’re ez nula izan, zeatikan bastante... geo gaxotuta euki nula, eta urti... zenbat, laugarren haurra izan nunian, hamar hillabete zitunian, gaixo izan zula, mininjitis ote zun zeatuta. Eta sei bat hillabetian behintzat perro txikik gabe, jornalik gabe eon giñala, gaiñea. Eta geo nundikan, handikan bialdu ziela, klinika eaman gendula. Ta klinika jun, ta ba, sartu zizkiyoen zea batzuek, indiziyo batzuek eta gauzak, eta hiltzea itxea bialdu zit... nitula... zitula. Eta ekarri zuela; ta geo handikan puxkatea, handik hillabete o gehio, nun bialtzen dien faktura “viuda de Etxabe” iñez; eta orduko hamen don Leandrokin ta Zinkunegi jaunakin makiña zeatu, alkar ko... zeatu ziala, kontsultatu ziala, eta hayek emandako medikamentuakin ta abar atea zala behintzat. Sei hillabete haundi pasa ziala bai, baiña pasa ziala. Geo, berriz, gerra denboak etorri ziala. Gerra denboetan’e, berriz, hiru hillabeteko zeara eraman ziyela, komandantzira; ta geo gaixotu in zala, berriz handikan Mixeikordira pasa zuela. Hara’re jatordua eaman in bihar. Nik hainbesteko familiya, gizonan ama’re hartuta nakala itxian, “así que” banakala nik nahiko lana. Eta bosgarrena otubrian izan nula. Ba, ordun’e, ondorenian nola, zea, mendira jun bihar izan nula egurra, egurreta sua ingo banun. Nee bizitza tristia izan dala. Eta beste gaiñuntzian, esan detena: hiru hillabete pasata, behintzat, etorri zala; ta gerora lanian hasi zala. Baiña gerora’re debilla izan zala; geo prostata’re izan zula, beste gaxo bat’e izan zula berriz, harekin’re pasa zula; ta geo, esan detena, geo, berriz, erretiratu zanian ya gauza ez zala, retiratu zan hirurogeita sei urtekin, eta ordun, ta... Zeatu zan urte pare batian o erten bazan pixkat taberna zulo pixkatea, geyo ez zala erten. Ta hirurogeita hemeretzi urtekin hil zala, nahiko gaixua pasata. Ze esango diñat...
- Ta... zure gizona zein izan zan?
- Nee gizona izan zan gaztetan fubolista, lehenbiziko, zea ekipoko, Moillarriko, zea, porterua izan zan. Urte asko pasa zitun, ta geo ya erretiratu zan. “Así que” da Fidel Etxabe Makazaga hura, Txorten. Eta zean, kuadrilla Trastornokua; eta geo makiña bat urtian Alfan lana indakua. Eta uain lau urte otubrian hil zan.

Egilea(k): Ines Etxabe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia