Txakolina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-118-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Elena Diaz
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: ZAR-118/011
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Tabernak eta jatetxeak
Transkripzioa
- Sagardotegi horrek oraindik zutik al dirau?
- Guriak ez, guriak ez.
- Zergaitik?
- Ba, geo taberna jarri zuen, ta beste beste bizimodu bat hartu zuen ta. Geo txakoliña jarri gendun, txakoliña; ta geo taberna... “así que”...
- Txakoliña nola iten da?
- Uf...! Txakoliña bat’e ez dezue konturatuko. Txakoliña iten da, hau da tolaria e? Matzotarrak ba al dakizue nolakuak dian? Ez, ta, ezzz... Matzotarrak haundiyak izaten dia, bi eskutzeko o hola. Eta iten da mahatza bitu, aurrena mahatza bitu, eta iten deu oain lega ta dabe; leno, berriz, bizkarrian ibiltzen zan dana; baiño mastitikan jeisteko’re, handikan hartu ta bizkarka jeisten zian danak, eta iyo’re bai. Tolarea botatzen dezu txakoliña iteko mahatsa, eta iten da hankakin zapaldu. Hankahutsik jarri, eta hanka hankakin [...] zabaltzen. Eta gero, ba, zeatzen danian, ondo-ondo-ondo zapaldu iten danian, labatiba deitzen zako horrelako beste zea bat, gauza bat, labatiba. Dazka gantxo batzuek, ta molde bat balitz bezela, sartzen due han dana patza, eta istutu iten dia. Ta gero makinak dabe hola, hemen daude egurrak horrela, hola jarri, tornilluakin itxi... Ta oain dana automaitko ingo da, baiño ordun palanka batzuk izaten zian, bost gizon ta sei gizonek hola istutzen, hau istutzeko, patza istutzeko ibiltzen zian. Ta geo ematen giñuen afaya, zeatikan aurrenengo istutu, ta han estututa zeola, afaya ematen giñun, berriz’e beste hainbeste in ber zan: zabaldu, askatu, zabaldu, eta eskobariekin, leno esan dizuetena, eskoba batzuk, belarra biltzen ta ibiltzen ditue, eskobare batzuek holakoak balia bezela, dana atzea xabal-xabal-xabal-xabal in patza, atzea bitu, eta... Hola iten zian. Zailla. Hoiek danak han iten giñun guk, hola...
- Ura nahasten al zan, ba? Txakoliñarekin ura nahasten al zen?
- Bai, esaten zuen ez zula errezibitzen, baiño bai, bai. Geo ursuleta ateratzen gendun, dana ursula, leno esan dizueten katxarro haundi batzuek egurrezkoak. Segun... “así que”...
Egilea(k): Elena Diaz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!