Sagardotegian egiten ziren jolasak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-118-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Elena Diaz
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:36
- Erref: ZAR-118/006
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Lanbideak » Udal langileak , Aisia » Taberna giroa » Sagardotegiak
Transkripzioa
- Esan dezu jolas batzuk'e iten zituela. Kontatuko al zeniguke bat?
- Ba, gizaseme bat jartzen zan eskuak behien jarri, horrela, tente, ta hankak, hankak bi hankak’e alkarren hola euki bihar izaten zian, tente. Ta jartzen ziyoen baso sagardo bat, basua hola bete-bete-betia ez, hola, koroyakin pixkat falta zula. Ta jartzen ziyoen buruan, eta ordun dantzan in ber izaten zun, osea, ipurdiyakin lurra jo bihar izaten zun basua erori gabe. Aber... holaxen. Ta festa egiten zuen geo, batzuei ondo ateratzen zitzakoen, eta besteei gaizki ateartzen zitzakoen; ta geo, berriz, esaten zuen, “bueno, nik in baietz, eta ezetz”. Ronda igual zeatzen zuen: dirurik ez, baiña ronda bai, jokatu ta bai. festa politak iten zituen, pakian. Geo haserriak eta izaten zian: gehitxo eraten zuenian, galdua min, eta jokuan iten zuen, musian iten zuen bi-bitan. Ta bakizue, galtzen zunak, ba, min; haserretu iten zian, ta geo kanpoa atea, ta borrokan’e bai, ta... Geo periya zanian, berriz, bakizu perikuak etortzen zian hara, ta sagardo ta bixigu erria jan, ta etxea juteko presikan gabe, eguna zabaldu zai hantxe eoten zian; jun ber zunak baserrita, ataira atea, serenoak kalea bialtzen zitun ta. Ta batzuek, berriz, batzuek iten zuen seitako meza entzunda jun Fraileta. Geo hurrengo egunian etorri gabe Elkanotikan, ta... ze, hamabiyak arte eoten zian, ta parranda iten zuen, eta hauntza ta honuntza. Ta geo seitako meza entzun, ta ordun itxea. Oain parrandak nola iten dituen gaztiak, ordun’e hala iten zituen.
Egilea(k): Elena Diaz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!