Zarautz (Gipuzkoa)

Jesuiten "matematikak"

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-115-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Urteberri goiz batean, jesuiten txabola erori egin omen zen. Eta jesuita bat falta zen. Baina kontua zen bere burua kontatzea ahaztu zitzaiola jesuitari.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ta hori, len zana, jesuita hoyek eon zianen’e, hau’re ipuriya da ba. Ipuriya esanda ber dezue noski ta. Jesuita hoyek Urte Berri goiz baten, mezeta jun zortzitako mezeta, erten giñanen, erten giñanen, erori in zala jesuitetako txabola. Jun gea saltaka, ta jun gea saltaka, ta jesuitak honenbeste kontatzen zituen, hainbeste jesuita, honenbeste jesuita, hau, bat, bi, hiru, lau kontatu zituen, ta bat palta. Bat palta, bat palta... Ta fuego harri-kentzen ta zakar-kentzen ta txabola erorita han. Ta in ahalak in, ta jesuitik billatzen ez. Hori earra zan, ta billatzen ez, in ahalak inda, jesuitik. Oin dala hirurogeita pare bat urte eo hola da hori, kontu hori zala. Txiliku ume jaioberri xamarra, geo Txilikura jun zian hayek Txiliku zarretik; eta Txiliku zarren zian zian arte. Ta gu orduko sasoiko mutillak esate bateako, ta in ahalak billatzen ez gure jesuita hori... Zer ta kontua, ta beste danak kontatzen, ta bere buruik ez kontatzen, kontatzen ai zen horrek. Ta geo baten batek hortan: “heorren burua kontatu al dek, ba?”, jesuita horrei baten batek. “Koiño, ta egiya”, ta bueno, ta hoi zan; geo danak hoi zan [...]. Hoik pasatzen zian leno’re istoriyak e? Segi ta segi hura kontatzen, [...] horri’re kontau, ta [...] hark kontatzen zunian, bestek geldi, danak geldi, ta hori pasa zan. Ta geo jesuita hoyek hortik alde in zuen, ta hola izan zan istoriya, hoyek istori hoixe zian hor.

Egilea(k): Imanol Etxeberria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia