Txikitan beti euskaraz
Hizlaria(k):
Agoues Sarasola, Agustin
Txikitan beti euskaraz hitz egiten zuten. Erdaraz Frantziatik bidalitako hermanoek bakarrik hitz egiten zuten.
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Ibai Jauregi
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:00:50
- Erref: ZAR-114/009
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak
Transkripzioa
- Gazteak ziñetenean, nola hitz egiten zenuten?
- Euskeraz beti. Erderaz, erderaz hasi zian Hermanuak, Hermanuak hasi zian. Frantsesak zian Hermanuak e? Frantzitikan bialdu zituen, ba, gerrako zeak? Ta frantsesak zian Hermanu danak, eta monjak’e bai, dana frantsesa zan. Herriko eskola bakarra zeon, han han ibilli zianak erderaz egiten zuten, zeatikan maixua bea erdalduna zan. Baiña frantsesakin, erderaz hitz egiten zigun guri, baiña guk euskeraz. Herriko umiak nola giñan, euskeraz hitz egiten giñun guk beti, guk beti euskeraz [...].
Egilea(k): Ibai Jauregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!