Zarautz (Gipuzkoa)

Bizikleta eta lasterketak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-114-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Soldadutzako soldatarekin, bizikleta bat erosi zuen 1923an. 6 bizikleta bakarrik zeuden orduan Zarautzen. Lasterketak jokatzen hasi zen bizikletarekin. Lasterketa nondik nora izaten zen azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ta handik etorri, ta Hondarrubiko barko hartako ematen zien soldatakin ahorratu nun bizikleta bat erosteko moua Frantziyan. Ta Frantziko bizikleta harrekin, hiru urte pasa ta geo, Zautza. Eta Zautzen [...] zan nik hartu nun hori, sei bizikleta bakarrik zauden Zautzen orduan. Ta esan nizkiyon orduan zein dian: Hendaya, Manuel Etxabe, Juan Gias, Gias, Juan Gias, neu. Zein da? Atzo esan nizkiyon, ba, atzo nik. Hoyek zian bizikleta hori, bizikleta ekarri nunian. Geo hasi nintzan, ba, sei bizikleta zian, ta geure burua haundik in nahian bizikletakin, kalea etorri, ta berri-berriya zan, ba! Berrogei duro pagatu bizikleta hua Parisen, ta hemendik hara, “eso fue el año veintitrés”, bizikleta ekarri nuna. Nik [...] beintitrestikan aurrea, karrera jokatzen hasi nintzan orduan, baiña holako oraingo bizikleta klasiakin ez e? Bizikleta korrientiakin. Segun gaurko piñoiak [...]... Seiko piñoya zun nere bizikletak. Ta karrera itten giñun Zarauzko zeatikan, kale barrenetikan Laurkaiña karrera izaten zan, baiña behiñ’e ez nun irabazi nik.

Egilea(k): Ibai Jauregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia