Aristokrazia Zarautzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-113-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Aldaz
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:00:56
- Erref: ZAR-113/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak
Transkripzioa
- Zure ustez, Zarautz asko aldatu al da lenotikan oraiñea?
- Bai. Leno aristokraziya genun asko. Leno jende aberatsa, eta titulo haundiko jendia: dukiak, markesak eta horrelakyak giñan. Geo hoyek itxiak eta jardiñak saldu, ta in dia itxe asko zea hoyetan, terreno hoyetan: por ejenplo, dukesa Mirandak’e, zean, oain dukesa Mirandan terrenotan dabez.
- (laguna 1) Hayek hayek burua altxako baldin balue, ze esango ote lueke?
- (Pakita) Negar, negar ingo lueke.
- (laguna 1) Borgeto bat eta.
- (Pakita) Borgetonekuak eta ze palaziyuak eta.
- (laguna 1) Ene, ene, ene, ene, ene.
- (Pakita) Oain danak itxiak dabe inda.
- (laguna 1) “Qué horror”!
- (Pakita) Konde Kantillana, aber, konde Kantillanak’e hainbeste seme-alaba eta halako palaziyuak eta danak danak saldu in zitun, eta dana itxiak inda dabez hor.
Egilea(k): Maider Aldaz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!