Udazaleek Zarautzi emandako bultzada
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-111-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Udazaleen etorrera indarra hartzen joan zen hondartzari esker. Aristokraziak ere bultzatu zuen Zarautz: "gola" (golfa) eraiki zen eta jaialdiak antolatzen zituzten. Herriko umeei ere lantxoak ematen zizkieten.
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Agurtzane Loiola
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:12
- Erref: ZAR-111/008
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
- (E) Zarauzko hondartzakin eta len hamen zaudenakin, geo ta indar haundiyo hartzen ai zan udara, udarazko, zea, udarazalian etorrera geo ta haundiyo, geo ta indartsuo, Markes ta duke ta jende hau geo ta gehiyo. Eta habek lortu zuen gola itia. Ta gola ein zan, hor... “Marqués de Narros”, Narrosenekuak zeuken terrenua Mendilautan eta... ertz batian, eta bestaldea dana herriyana, kanaleaiño. Eta herriyak utzi, Narrosenakin ta biyakin ein zan gola, gaur oaindikan hor daon gola. Honek’e jantzi haundiya eman ziyon Zaurazko udarai, zergatikan...
- (I) Bai! Egiya gaiñea!
- (E) Etortzen zan ingles jendia’re bastante orduan, ta habek, ba, holako gauzan zaliak nola zian, ba, hantxen. Eta baita zeak’e, tenisko pistak’e, dozena erdi bat o orduantxe ein zituzten bertan, ta jokatzen zituen kanpeonatuak, eta urtia urtero-urtero, ba, bertako jaialdiya bertan. Kanpeonatuan bukaeran, ba, eiten zuen jeneralmente, apai bat e? Apai bat goleko txaletian. Bazeuden bertan sukaldariyak eta danak, eta eamaten zan; jeneralmente, oain bezela ez zan orkestik o hola, eta herriko bandatikan, banda, goizeko hirurak alde arte o, hantxen jotzen hayek dantzatu zein hango jendia. Pianua alde batetik eta bestetik bandakin, ta jaialdiyak emanaz hantxen. Hola igarotzen zan hamen garai hartan, zea, udazale hoyen, aristokraziko udazalian udara, hola juten zan hamen. Eta baita’re, bestaldetikan, ume jendiak, berriz, ba, herriko asto pilla bat zeatu, alkilatu, hartu, eta merienda zeatu, prepaatu, eta batzutan Santa Barbara, bestetan Etxetxo alde horta, mutikoskor pilla bat hartu astuak zeatzeko, bakoitzai duro bana o eman mutillai, ta hantxe, meriendatzea... Hayek, hango ume jendia e? Ume jende hori dana erromeira. Arratsaldia han igaro, ta astuakin atzea buelta. Orduan asto asko zan, ba, hemen; esnezaliakin ta basarritar jende danak astua zekaen.
- (I) Bi hankekuak’e bai!
- (E) Oain ahitu dia.
- (M) Oain danak ahitua dia, danak ezkutatu dia danak astuak. Izango dia uandikan, biharko ditue zeozertako.
- (I) Izango ez dizkiye, ba! Oaindikan bide asko ziok!
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!