Janaria eta gutiziak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-108-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen taloa jaten zuten, eta etxean egiten zuten. Herriko gozotegiei batzuei buruz hitz egiten du.
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Cuenca
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:00:52
- Erref: ZAR-108/015
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Merkataritza, dendak (kokapena) , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
- Esaten due leno, hola, ogiya biharrian, hola, talua ta asko jaten zala ta…
- Bai, bai.
- Hori ze iten ziñuen, etxian zuek?
- Bai, bai, etxian, bai, bai. Eta gaiñez, oso gozua zan. Oain ez det jaten, zeatik gizendu iten da. Bestela jango nuke uaiñ’e e?
- Ta Xerras pasteleya ta leno’re bazeuen?
- Bazeuen, bai, bai. Hamaika inbiri pasa gea geu Xerrasenian. Diruik ez erosteko, ta usaya inda pasa bihar!
- Ze pastelei geyo zeuen? Ze pastelei geyo zeuen?
- Hori, ta bestia zeon Garaioa. Eta ez naiz akordatzen beste izenik. Kale nagusiyan zian bi hoyek. Oso pastel ederrak iten zituen e? Eta guk diruik ez erosteko! Usaya in ta igesi in bihar!
Egilea(k): Yolanda Cuenca
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!