Zarautz (Gipuzkoa)

Donostiako estropadak eta estropada-bertsoak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-106-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehen, iraileko lehenengo bi igandeetan estropada ezagunak izaten ziren Donostian. Zarauztik ere behin joan zen trainerua hara. Orduan gertatutakoa bertso baten bidez kontatzen du. Estropada-bertsoak abesten zituen gizonari buruz hitz egiten du. Gizon hark abestutako beste bi bertso abesten ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ba, garai hartan, setienbrian lenengo bi jaitan, estropak izaten zian Donostiyan oso sonatuak. Eta urte batian, hamabostian oker haundik gabe, Zarauztik’e triñerua jutia deziditu zuen. Ta osatu zian zazpi triñero: Getaritik bi, ta “ya que” bi zijuazten, triñeruari izenak jarri xixkoen, Elkano ta Golondrina; bi Pasayatikan, San Pedro ta San Juan; Donostiya; Orio; ta Zarautza. Ha hor zian zazpi triñeruak. Eta jokatu, ta bertsuan esango det zein nola etorri zian:

Lendabiziko Oriyo eta
Donostiya bigarrena
Hirugarrengo Getari Elkano
Zarauztarra laugarrena
Bosgarrengua Pasai San Pedro
Golondrina seigarrena
Azkenengua Pasai San Juan
Hori da zazpigarrena.

Estropa bertso hoyek dozena bat bertsokin hola osatzen zitun, eta etortzen zan Oriyotikan koroko abeslai bat izugarri earki abestea bertso hoyek. Eta estropetako bertso hoyek bezelaxen, ondorengo neska zar batenak igual ekartzen zitun Oriyotikan bertsolai horrek. Eta haek dia bi bertso goatzen zaixkitenak neska zar hoyenak. Holaxen:

Neska zar bat tentatzen hasi naiz lenguan
Umil eta seriyo hitz egin genduan
Izan ere, halako polita zeguan,
Baiña gusto guztiyak ez ziran munduan.

Hixketan hasi giñan biyok goxo-goxo
Ezkontzeko mandatua egin niyon atzo
Leyotikan ujuka ama ta bi atso
Ez dek harrapatuko uste bezin mantso.

Egilea(k): Mari Carmen Etxabe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia