Zarautz (Gipuzkoa)

Asto arrosa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-104-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Asto arrosa izan zuten. Ezaguna izan zen asto hura. Haren umeak ez ziren arrosak izaten, eta haren esnea bronkioetarako ona zela zioten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, bueno, bukatzeko, anekdota bat o bakazue zuek... asto roxa antzeko bat bazeneukaten baserriyan o? Nola zan hori?
- Bai, astua roxa bagendun, baiña horretako ze esplikatu ber dizut nik?
- Nola jaio zan asto hori o... nundik etorri zitzaizuen eo...?
- A, asto hori zeatik ekarri zuen, Motrikotik ekarri zuen, Motrikotikan astua ekarri zuen. Eta...
- Roxa izanda, pixkat famatua ingo zan, ba?
- Hoixe, bai, bai, bai, bai, bai, hola zan, rosa... ez zan, horiya ez zan, rosa iten zuna zan.
- Izenik o jarri al zeniyoen?
- Ez, ez, ez, ez, ta besteik ez det ikusi hain rosaikan iñunen itxe... zeaikan. Eta geo, umiak’e izaten zitun, baiña rosak ez zitun behiñ’e izaten, behiñ’e ez. Eta esnia dezente zun, ta haren esnia bildu ta doña Asuntzionei eamaten giñun, zeantzako, bronkiyuantzako oso ona zala ta. Han jun, ta esnia rasta-rasta basoa atea, eta doña Asuntzionei ematen giñun astuan esnia, bronkiyuantzako oso ona zala ta.
- Beste holako animali raroik o ezautu al zenduen zuen baserriyan o hor inguruan?
- Ez, ez zat eokitzen nei holako gauza zeaikan gendunikan.

Egilea(k): Imanol Murua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia