Zarautz (Gipuzkoa)

"Amerikanoen" etxean neskame

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-104-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

"Amerikano" batzuen familian ere egin zuen lan ezkondu baino lehen. Han gustura ibili zen, jende arrunta baitziren. Familia hartako amonak kontatutako pasadizoak gogoratzen ditu. Ameriketara joan zen semeekin, eta gero itzuli egin ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Geo, amerikano batzukin eon ziñan, ez? O amerikano famili batekin.
- Bai, ezkontzeko aurrian, berriz’e gure amak berriz’e gure pariente batzuen etxekuak zian hayek, eta berriz’e udaan esan zien, ba, hara juteko, udazkenian ezkondu bihar nun ta. Ta udaa pasatu nun han, baiño han ondo. Hayek ez zuen dona eta doñaik eta holakoik ez zuen izaten hayek.
- Baiña han, desberdiña, desberdin biziko ziñan, ezta? Amerikanuak bere ohitura raruak eta...
Bai, baiña hayek korrientiak... Ez, hayek korrientiak, amerikanuak ez zian, hayek zian gizona naparra eta andria Segurakua. Jende... Segurako basarri batekua hua’re. Eta beste naparra’re, berriz, zea zan, aita gazteik hil, eta bi anai gelditu, ta Ameriketa ama alargunak eaman zitun; ama alargun horren, zea, anaye batena eaman zitun bi seme hoyek. Ta amona xar hua zan, laroeitabost urte zitun ni han nitzanian, ta esaten zun, ba, gerra karlistako denboran bea nexka gaztia zala Naparruan, eta han nola zeon zea batian, taberna batian neskame bea. Ta ez zala ez urikan etxietan, eta argiikan’e ez, luz elektrikaikan, denbora hayetan. Eta nobiyua in omen zun, kapitana, amonak esplikatzen zun, eta gau batian esan emen ziyon etxekoandriak, Joxepa zun izena baiña “Pepa, uran tantoik ez daukau, ta nobiyuak launduko dizu iturrira juten”. Eta kandela faola, faol batian, bakizu faolak nola dan kristalezko...? Kanposantua ta nola eamaten dia ba faolak? Bueno ba, estilo hortan etxietan ta izaten zian farolak, kandelan jarri, ta bueno ba, hartu zituen ontzi bat eta farola amona horrek, eta bestek, nobiyuak hartu zun beste marmita... ta ureta, iturrira jun zian, illunpetan. Eta geo, iturrira jun zianian, bere kapitan horrek eundoko helduak eman dixkiyo amona horrei, eta amona hori, neska gaztia, hasarretu da ziharo, ta eman diyo despeida, hoi in ziyolako. Ta etxekoandriak, tarteko jarrita, barkaziyo eske, ta “ni hablar de peluquín!”, geyo ez ta... Eta geo ezkondu zan, ba, amona hori ezkondu zan zea batekin: Vidal apellidua zun gizon bat, mutil bat, oso mutil jatorra zan, igeltserotza ta arotzak eta hola danak iten zitun hola, basarritan ta hola zeakin ibiltzen zana. Eta geo gazteik hil gizona, eta alargun gelditu zan. Ta bea orduan ibiltzen zan, ba, mahastiyetan ta atxurrian ta bi semi hoyek sostenitzeko. Ta hoyek pixkat gogortu zitunian, Ameriketa deitu ziyoen, ta Ameriketa jun zan bi semiakin. Ta bi seme hoyekin jun zan Ameriketa, eta biyak ezkondu zitzaixkiyon. Ta biyak ezkondu, eta geo ba, bat, zean, Irunen bizitzen zan, ta bestia hementxe, Zarautzen.

Egilea(k): Imanol Murua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia