Nagusiak errieta egin zionekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-104-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Imanol Murua
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:23
- Erref: ZAR-104/007
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea
Transkripzioa
Ta, akordatzen naiz, Anjel Azkueneko hortan, zean, Musika plazako hortan bigarren habitaziyuan bizitzen zian, ta txakurra eukitzen zuen. Txakurra eukitzen zuen been kuartuan, ta ni eoten nintzan kuarto illun-illun bat, leyo bat sukaldea ta beste leyo bat kumunea, leyuko, sukaldeko argiyakin kumuna argiyo izateaitikan nunbait, leyo haekin han eoten zan. Ta eun batian, jai batian, ba txipiroita... jaitan’e juten zan, ba, hemengo jendia orduan; ta jai goizian karri ditue txipiroiak, eta jaien anayea zean zeon, este... Hernanin. Eta haren launak etorri zian Zaautza nunbait, eta Hotel Otamendiñen afaitan. Ta esan zien, kartoizko kaja batian, han jarri zitun txipiroiak, baten batei eosi zixkiyon, eta esan zian: “jun zaite Otamendiñea, ta Juakiñen launak hor daude, ta esaiozu txipiroi habek gaur arratsian sin falta emateko Joakiñei”. Bueno, hartu ditut ta jun naiz: “Esan dit Anjel Azkuen partetikan, ba, Juakiñ Azkuei, faborez, sin falta emateko txipiroi habek”. Bueno, etorri nitzan etxea ta esan zian: “eman al dezu enkargua?”, ta “bai”; “nola eman dezu?”, ta “ba, Anjel Azkuen partetikan Juakiñ Azkuei txipiroi habek sin falta gaur emateko”, “Jesus! Nola izan litteke hain edukaziyo gutxikua ta basarritar...” ez dakit ze... bueno, nik nehiko nearra in nun, begiyak haundi-haundi... “jun zaitez, eta esayozu: Don Anjelen partetik txipiroi hoyek señorito Juakiñei emateko sin falta”. Begiyak honenbeste haundi in, ta han nua, ta hoyek zean emen zaben, Pioneko ixkiñan emen zauden, nik ez nitun ikusi; hoyek ikusi emen ninduen. Jun naiz, ta berriz jun naiz, ta: “zea, Don Anjelen partetik, faborez, sin falta gaur entregatzeko señorito Joakiñei”. Parre in zien neskamiak, eingo ez zien, ba!
Egilea(k): Imanol Murua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!