Zarautz (Gipuzkoa)

Herrira umezaintzaile

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-104-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

13 urterekin herrira joan zen umeak zaintzera. Han zer lan egiten zituen kontatzen du. Zer soldata jasotzen zuen esaten du. Gerora, nagusiek Benitaren ahizpa hartu zuten sukaldeko lanak egiteko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta geo, hamahiru urtekin eo hola, honea Azpirozenea torri nintzan umia zaitzea.
- Herrira ya?
- Herrira ya. Bai, hori ba. Torri, ta, ba, hor bi urte pasa nitun Azpirozenian.
- Ta han ze iten zenun, egun guztiya haurrak zaintzen?
- Haurrak zaitu, eta gauian beandu arte, hantxe geo fregaketa, eo erropa umian erropa garbitzen eo jardun. Ta goizian seiretan beti jaiki ber, goizeko seiretako jaiki beti, eta eskaillerak eo zeatu, argizaituta eoten zian eta brotatu eo, geure lanak ibiltzen giñun, beste neskamia ibiltzen zuen arratsaldian jostea juten zana. Ta, ba, hola pasatu giñuzen.
- Egun guztiya lanian ta... zerren truke? Zer ordaintzen zizuen?
Ba... aurreneko urtian, hamar pezta hillian; eta hurrengo urtian, azkeneko urtian, bigarrenguan, hiru duro. Eta geo udaran Hotel La Perlan eoten zian, hotela eukitzen zuen udazkenetik, udaan hasi ta udazkena bitartian, hiru hillabetian eo han eoten giñan zean, Hotel La Perlan. Geo handikan nie etxea jun, ta nee ahizpak ateatzeko gogua zekan, ta etxe horta torri zan, ba, sukaldeko lanak eitea eo hola, ume-zai ez; ume-zai ya beste bat hartu zuen.

Egilea(k): Imanol Murua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia