Zarautz (Gipuzkoa)

Emaztea ezagutu zuenetik, etxea erosi arte

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-103-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Emaztea nola ezagutu zuen kontatzen du: ezagun zaharrak ziren, eta nobiotan denbora gutxi eman zuten. Ezkondutakoan non jarri ziren bizitzen azaltzen du. Geroago, etxez aldatu ziren, baina gerra hasi zen orduan. Gerra garaian nola moldatu ziren kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Benita? Benitakin ezkondu ziñan, ta nola ezautu zendun, ta nola ibili ziñan berekin?
- Benita, bai, Benita hori geure auzokua zan: gu basarri baten ta hoi bestian, ta han ezautu nun nik hori, ta han ibiltzen giñan souan, ta alkarren onduan souak, eta lanian’e hantxe jarduten giñan, hoik’e bai, ta gu’re bai, ta beti... Jaitan, berriz, han beste pesta [...] ez zan izaten gue zeaikan, zeoze juntatu alkarrena, ta jokuan in eo zeozer, ta hoyek [...], gu’re bai ta, halaxe [...] zan, ta geo alkarrekin, beti ezagun... Ta g eo kalea torri giñanen, hoik han, ta geo hoi’re torri da honea serbitzea [...], ta geo alkarrekin hasi hitz eiten, hasi giñan, ta halaxe, alkarrekin, ta... azkenian alkarrekin ezkondu giñan.
- Zenbat denbora eraman zenduen andregai eta senargai bezela?
Andregai... ezaututa urte asko, baiña andregai bezela gutxiyo. Ezaututa bai, launak eta beti, baiña tratamentuan ez giñun urte asko ingo, tratatzen hasi giñala. Gaiñuntzen, holaxe, taillarreko baatza, ta [...] guk’e zeoze ezkondu ta zeoze jarri berko zala martxan, ta ezkondu giñan, ta geo hemen, ta geo ezkonduta berela atzea taillarren gaiñen etxia in berko zala, hemen zeola, ta... Ezkonduta bizitzen Belauntzanen jarri giñan, habitaziyo kaxkar baten, ta han eon giñan urte batzutan, ta geo itxia ein gendun taillarran gaiñian, ez dirua gendulako, baiña baten batek laun inda [...] nola hala arrixkatu giñan, ta hala, behintzat, hemen jarri giñan bizitzen. Ta geo hemen jarri ta berehala gerra altxa zan. Ordun, berriz, ze [...] baatzaik ez zeon, ta gu basarritarrak nola giñan, menditikan eurra ekarri, ta txikitu zerran, ta eurra saldu, ta hola jardun giñan. Ikatzikan ez zan, ta sua ingo bazan eurra ber zan, [...] eta danak eaman zituen zeak, gorriyak, aurrea jun zianen. Ta eurra ber zan, ta eurra saldu, ta koopeatibakin tratatuka jardun giñan, ta holaxe berriz muebliakin hasi arte, ta nola hala bizitzeko aiña in gendun, ta holaxe. Ta geo, gerra ondoenen, zeatu zanian berriz muebliak eta [...] eundoko eskia hasi zan muebliakin, ta eozer gauza inda’re ona zan ordun, ta orduntxe etxia pagatu gendun, hasi ta behelaxe. Ta geoztikan hotz handiik ez badeu’re, behintzat ordun behela eantzun giñun, ta uain holaxe bizi gea geoztikan.

Egilea(k): Imanol Murua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia