Zarautz (Gipuzkoa)

Baserritarrak kalean

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-103-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Garaiak aldatu egin dira. Lehen baserritarrak nabarmen geratzen ziren kalean, baina gaur egun ez hainbeste. Lehen lotsatu egiten ziren baserritarrak izateagatik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta uain ikusten dezue gauzak nahiko aldatu diala. Zerk deitzen dizu geyena atentziyua lehen zuek gaztetan nola bizi ziñaten ta orain jendia nola bizi dan? Gauzak asko aldatu dia, ezta?
- Gu bizi giñan denboatikan dana ziharo aldatu... ziharo aldatu’re gaiñea. Ordutikan honea difeentziya, a, nundik hasiko naiz... Basarritarrak nabarmen-nabarmen giñan ordun: kalea etortzen giñan [...]. Gaur kaletarra ta basarritarra ez da notatzen, berdintsua dia: kaleko, basarriko mutillak eta neskak honea torri, ta hemengo danan tartian jarri, ta iñork ez zun ezautuko. Geo, ordun, nahiz jazkera, ta nahiz hitz eiten, ta nahiz zean, nabarmen-nabarmenak giñan. Gu handikan alkarrekin etortzen giñan, hemenguakin ez gendun orduan zeaikan. Batzuk bazian gui kaso iten ziuenak, eta [...]; gu hemengo jendiakin lotsatu iten giñan zeatzen, tratatzen eo elkarrekin zeatzen, honea torri arte... honea torri giñanen, geo hementxe hasi giñan danakin berriketan, danakin... hementxe tartian oin, besten tartian.

Egilea(k): Imanol Murua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia