Zarautz (Gipuzkoa)

Soldadutzan denbora gutxiago pasatzeko

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-103-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Soldadutzara denbora gutxiago joateko ordaindu egin behar izaten zen. Afrikara joatea tokatu zitzaion, eta denbora gutxiago egoteko zer egin behar izan zuen azaltzen du. Afrikan zer egin zuen kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta aipatu dezu soldaduska Afrikan bete zendula; soldaduska hori nola izan zan?
- Soldau, zea, etorri zanen, ba, soldauzka ta geo, zean, pagatu in ber zan, bestela hiru urteako jun ber zan. Soldauzka, milla pezta paauta hamar hillabete pasa, ta holako kondiziyua zeon ordun. Ta gu soldauska kintua hartu ta zeatu bitarte denboan... Aprika alden ordun’e molestiya batian, gerra zean, ta ez zeola paatzeikan, ta [...]... Geo halako batian, soiñu hoyek atea, ta geo uste nik apropos iten zuela. Geo kaja iriki zala, ta ordun ia jota danak ordun paGatzea amorratzen hara ez juteatikan. Han soldauzka pagatu, ta zeak, gue etxekuak, amak eta, geo bi anaik serbituta geneuzkan orduako. Ta bi anaik aurretik serbituta baldin bazaben, erdiya paatu ber zan, eo bestela, denboan erdiya pasa osua pagauta. Ta nik in nuan, ba, milla pezta pagau, ta hamar hillabete pasatzen zan tokiyan milla pezta pagau, ta bost hillabetekin geatu, bost hillabete pasatzeko. Hala, kinta zeatu zanen, jun giñan Donostira, ta hortikan, gaiñea, aurretikan hiru hillabeten istruziyua ikasten ibili giñan, zea juteako. Orduan lege hori zeon: soldau juteako, aurretik istruziyua ikasi ber. Ta geo, istruziyua ikasten ibili ta geo, han sartu giñan kintan, jun giñan Donostira, ta han pasa giñun hiru hillabete lenbiziko txandan; ta geo, hurrengo urtian, beste bi pasatzekotan etxea torri, ta etxian lanen jardun, ta, han eonda, berriz, hurrenguan, hillan aurrenetik ... kunprittu: hillan aurrenian o erdiyan, o azkenian, eo beak nahi zun zean. Ta gu hillan aurrenian, bai ba, basarrin lanik gutxina ordun izaten da ta... Ordun, in ta geo, udaako laneako libre izateatikan gu, han sartu giñan. Hiru hillabete pasa, ta torri, ta geo, pasa gendun zea, hurrungo zeatzia, ta ordun beste bi hillabete pasa ber. Urtian aurrenian, urtian aurrenian Donostira jun ta beste hiru hillabete pasa, torri, ta itxian jardun nitzan lanian, nee ustez orduntxe, ba, morrontzan soldata irabazi o zeoze iteko ustetan, ta handikan zea... Abuztua baiño leno, berriz, atzea Aprikako mubimentua zala, gerra... ta danak deitu, ta hartu abixua, ta Donostira eaman giñuen; ta Donostiyan “Xixiliako” numero sieteko batailloia zan guria; ta handikan lenbizi batailloi bat eaman zuen, ba kinta, hiru kintatakok eo gazteenetakuak. Ni zarrenetakua nitzan, zea nola [...] gu geatu giñan bertan zeatzen, ta bestiak jun zian batailloia bitatikan osatuta. Ta geo, berriz, beste batailloia juteko zea torri zan, ta ordun, han jun giñan danak hara. Geo han, han ibili giñan, jun, ta mendira zeatu giñun ba lenbizi, nei pasa zitzaidan suertia eo launtza o zerbait izan nun, intendentziko zean sartu nitzan mendira jun biharren, panadeiko launtza, panadeikoei launtzen. Han ogiya karriatu, ta zea, ta aparte iriña eaman, ta ... panadeitzan ez giñan aritu, baiña zeoze, hango lanetan. Han’e pasa giñun bost hillabete eo, ez dakit zenbat pasa giñun han, bost hillabete o geyo. Geo handikan destino danak, zea, jundako batailloia juntatzeko o konpaiñia juntatzeko ordena etorri zan, ta hala juntatu giñan berriz danak elkarrena, ta geo handikan danak destakamentuan fortzitu giñan. Gu “Taranez” esaten ziyoen destakamentu txiki baten, zortzi-hamar soldau o ez dakit zer giñan, handik ibiltzen giñan, gaua pasa ta [...] mendira erten deskuidotan, ta han mendiyan guardiyak iten, o zean, moruak etorri ez zitezen eo, ta handikan bueltaka han ibili giñan. Geo handikan hala gabiltzala, aillatu zan ba guk hiru urte kunprittu giñula han, ta lizentziatzeko ta hola, torri giñan udaan, abuztuan aurrenen eo.

Egilea(k): Imanol Murua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia