Zarautz (Gipuzkoa)

Traperoa eta zaldiaren inguruko bertsoak

Traperoa eta zaldiaren inguruko bertsoak Lehengo bertso zaharrak abesten zituzten. Traperoaren inguruko bertsoak. Etxe Txikiko bere aitonarenak ote diren bertsoak du susmoa. Bere aitona eta lehengusu bat bertsotan aritzen ziren lagunartean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-043-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehengo bertso zaharrak abesten zituzten. Traperoaren inguruko bertsoak. Etxe Txikiko bere aitonarenak ote diren bertsoak du susmoa. Bere aitona eta lehengusu bat bertsotan aritzen ziren lagunartean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kantuik ba al dao, e, Iñurritzan katuik bertakoikan, hola, San Pelaion kantatzen zana, o herriko jaietan, edo auzoko jaietan eo?
- Ez, hola. Ez naiz gooratzen, kantatu... Zea, bat zekinak, kanta zaharrak kantatzen, lehengo bertsolai zaharranak eta, holaxe kantatzen giñun.
- Esate bateako, kantun bat o hola? Hola bertsoren baten eo gooratzen al dezu?
- Bertsolai zaharrakin... Han bazan, nik ez nun ezautu, baiño gu baiño lehenokuan, Leunda honek eta kantatzen zituen, zeai, traperuan bertso batzuek eta bazian, nunbait traperua ta zaldiya o hola zekan, zaldi bat. Eta bertso batzuek, ez dakit, papelian badazkat, baiño [...], ta kantatzen zuen: "Trapero gizajua daukan desgraziya, / petardo eman diyo halako zaldiyak. / Indarrak omen zeuzkan entero biziyak, / zopak jaten zitulako ardotan bustiyak". Ta hori, bertso hoiek ez dakit zenenak zian, akaso Etxe Txikiko gure aitonanak, o. Nik honei galdetzen diyot, eta haiek kantatzen zituela ta. Oaiñ 'e eaman dixkiyot nik, Antonei, zeai, hamengo bertso zea hoiek, bi o hiru [eaman dixkit], eta. Hoiek, nik jaso in nahi, ba, bertso hoiek, ta lehenguan eaman nixkiyon ta, akordatzen, ta beste batzuk in dia hil, bere anaia ta horrela. Eta geo beste bertsuan esaten du, hiru o lau holaxe zian: "Lekeitiyon jarri dixkat hamalau [erruan], / haiek eramateko nun zan animua. / Derrepente hiltzia ez da milagrua, / deskansu hobian ziok orain traperua". Hoiek han kantatzen zian garai haitan askotan. Ta hor zan ikuillua o, hor, oan nola dao Iñurritzako soziedadia han?
- Bai, bai.
- Ba, han tarte basarri hortan o, hor uste det zekala traperuak zaldi hori. Geo, bestia nola da... "albaiterua...". Leheno esan det bestian "Lekeitiyon jarri diyat..."?
- Bai.
- "Albaiteruarengana joan giñan korrika, / hildako zaldi hori pixteagatikan. / Pultsua ondo hartu, baiña alperrikan, / geroztikan ez deu izan mobimienturikan". Hoiek dia han zaharrenak kantatzen zianak, hoiek. Ta, Santos habek eta, ni baiño zaharro da ta, honek bere anaia ta, beste anaia hau 're Leunda ta. Ta nik besteikan ez det jaso holakoik. Bazian, gehio 're badia, ta lehenguan esan giñun, bai, holako ta puntun bat o hola zeoze akordatzen da, baiño apenas akordatzen da [...].
- Eta ordun zure aitona bertsolaia zan ta, kantatzen zun hau festetan ta...
- Bueno...
- Hala bestela familia elkartu ta...
- Familiartekotan, ta bertsotan 'e ingo zun noiz eo noiz. Hola, tabernan o, alkarrekin o. Baten batek hola puntua jartzen ziyonian ta, holako gaitan ta jarriko zitun. Hamen badabe, hola, asko. Ta bere seme batek 'e bai, Manuel, Santosen anaia. Ta, harrek 'e bersotan ondo iten zun. Hola, plazan ta ez, baiño hamen tabernan, Baxarrikin ta garai batian ta, biyak mano-mano ta jarri izan zian, bai. Ta hamen badabe bertsuak haienak. Bai, hoixe!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia