Zarautz (Gipuzkoa)

Tailerretako lehenengo aldarrikapena

Tailerretako lehenengo aldarrikapena Tailerretako lehenbiziko borroka zein izan zen. Konbenioan zehazten zen 200 langiletik gorako tailerretan bazela nagusiekin eztabaidatzeko aukera. Lantegi ezberdinak elkartuz behar zen kopurua osatu eta aldarrikapenak egiten hasi ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-042-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Tailerretako lehenbiziko borroka zein izan zen. Konbenioan zehazten zen 200 langiletik gorako tailerretan bazela nagusiekin eztabaidatzeko aukera. Lantegi ezberdinak elkartuz behar zen kopurua osatu eta aldarrikapenak egiten hasi ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Geo taillarretako huelgak’e holaxe etorri zian, rebindikaziyuak, lehenbiziko burruka izango zan taillarretan konbeniyotako lege bat etorri zan. Eta konbeniyotako lege hortan, ba, ziran kondiziyo batzuek. Ez dakit berrehun langilletikan gorako enpresak behar zun. Baiño, beste posibilidade bat’e montatzen zan. Gremiyoko taillar koxkorrak juntatu ta berrehun langilletara osatzen baldin bazian, haiek’e bazuela ahalmena nausiyak negoziatzea behartzeko. Bat da negoziatzea behartzia, ta bestia negoziatzia, ta bestia kondiziyuak irixtia. Ba, era hortantxe hasi giñan. Ta Zarautzen Alfa zeon Zarautzen ta Gipuzkuan’e gutxi, Alfa ta Aiala Donostikua ta, holaxe konbeniyua zaukenak. Eta Zarautzen in gendun, ba, taillar haundiyena ordun Zarautzen zeona mueblekua Arruti izango zan ta, Arruti ta, Aranoa ta gu, Manufacturas o, juntatu ta, behar zan kopurua bagendakaun, ta presionatzen ta hasi giñan ta, lehenbiziko konbeniyo hori irixten ta abar ta. Holaxe jun gea, ba, geo rebindikaziyuak eta jendia konzientziatzen ta abar. Hori konbeniyua, baiño gero, nere iritziz, okerrena zan langilliak bata bestian irabaziyak ez zauzkela ezaututa eta konfrontaziyoako ere ez zauzken datoikan. Eta nominak obligatu beharrezkuak, eta nominetan jartzen zan jornal minimo batzuek, eta azpitikan dirua ematen zuen. Horrek zer dakarki? O ze zakarkin? Langille guztiyak banatuta eotia. Nausiya lasai batekin, bizkarra eurtzi, bestiai bi pezeta eman, eta beak nahi zun neurrira. Hori puskatu nahian hasi giñan jendiari konprenditu arazitzen “hik irabazten dekena eta agertzen dana ez dituk berdiñak. Eta, honek batetikan, momentuan alkarrekin behar deun lotutasuna ta indarra ukatzen dik, eta bestetikan zahartzaroako hondua jota gelditzen haiz”. Eta hortikan hasi ginen kontutatu ta ikusten jendiak, langilliak, bueno, “hola beharko dik” eta abar ta. Bata bestian anparuan, animuan, ba, indar bat baiño itxura gehio jarriyaz askotan, indarra bagendu bezela. Ta horrelaxe izan zan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia