Meagasko erromeria; 'Elgeta' soinujolea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-041-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Meagasera joaten ziren erromeriara. Elgeta soinujolea egoten zen igandero. Bera ere aritu izan zen Elgetarekin pandero-jotzen, baina konpasa galtzen omen zuen. Elgetari buruzko kontuak.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko abuztuaren 22a
- Iraupena: 0:03:27
- Erref: ZAR-041/024
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Ta, ze dibersiyo gazte denboran? Ebanista ta igeltzero ta, zortzi ordu, ta gero etxea, ta... Baiña dibertitzen ta ibiliko ziñaten?
- Ba, Miara juten giñan gustoa.
- Mira.
- Meagas, Mia.
- Miara, Miara.
- Mia.
- Ze pesta izaten zan, ba?
- Erromeiya, Rivas Elgetakua soinu-jotzen, ta.
- Elgeta.
- Bai, Elgeta beltza, Rivas. Erromeiya itten zan.
- (X) San Ixidrotan. San Ixidrotan.
- Arten ez zan San Ixidroik! Geo inbentatu zuen.
- (X) A, bai?
- Bai.
- Ta ze iten zan domeketan, igandetan izaten zan?
- Igandetan, bai.
- Nun iten zan Mian, nun iten zan ba hori?
- Mia Erdiñ, Mia Erdiñ itten zan, ta Mia Katekon 'e bai, txandan ibiltzen zian. Mia Katekua deitzen ziyoen. Benta de Katia esaten ziyoen hemen.
- Igandero erromeiya?
- Bai.
- Rivas, ez, euki al zendun amistadeik, tratuik izan al zenun berarekin, Elgetakin?
- Panderista bate ez nekin ta iyo nintzan panderu [...], atrebittu o, lotsik ez behintzat! Ta iyo nitzan ta hasi nitzan ta, ta-ta-ta-ta-ta, txalaparta o zeoze ateatzen niyon ta. Jeixteko, konpasa galdu itten niyola beai, ta. Akabo, gaur arte, gaur arte ez det panderoik ikutu nik.
- Baiña bera ze mouzkua zan, ona zan soiñua jotzen?
- Bai, ona zan, ona zan.
- Bai, liburua in dioe oiñ, e! Oain dala urtebete o liburua in diote.
- Bai. Andregaia o launa o aixkiria o Elkanon zakan, ta, bazakan bufaloko o holako larruzko moukua o trintxera zahar haundi bat, ez dakit nun [...], oain besten batena, bea baiño hundiyauana zan, hua hartu ta han jun zan: "Hi, hau azpiyan jartzeko ta ona izaten dek eta!" [...]. Geo, exkondu in behar zula hasi zan hura 're gizajua, ta, papelak iñ in behar. Ta, leheno 're ezkondua zeola [...]. "Leheno 're ezkondua ni?", "Bai, ezkonduta zaude", "Ez nitzan gooatzen!", beak. Azkena trixtia eaman zun horrek 'e!
- Bai.
- Donostin, [...].
- [...], bai.
- Bea ziarro-puruakin ta ibiliko zan beti.
- Bai, bi puntetatik pixtuta. Erdiyan jarri bokilla, ta bi aldetatik pixtu ta benga, punpa, punpa. Pipa zelebria! Paiñelua hemen alkandora ez puskatzeko, korrean bestia, lepuan ta beste paiñolua. Dana paiñolu!
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!