Zarauzko euskara, Getariakoa eta Oriokoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-040-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko abuztuaren 26a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: ZAR-040/006
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Ni pixkat harritu nauena da, e, badirudi hartueman haundiagoa izan dala Getariyakin Oriyokin, Oriyokin baiño. Eta gaiñera, Oriyora juteko mendi bat igo behar da, eta gero erreka igaro, eta... Eta ostera, jende guztiak esaten du Oriyokin euskera oso antzekua dala eta Getariyakin ezetz.
- Bai, Oriokin askozez errexago da... Bueno, ez dakit zenbateaiño dan hori ere egia, e. Askotan hartzen diran elementuak izaten dira oso txikiak, eta ez dakit benetan hori egia dan, eta azterketa bat egingo bagendu hor, zenbateaiño dan oso desberdiña, ez dakit [...].
- Ta beharbada Getariyakin hiru laburdura eta lexikoko bi kontu dira desberdintzen dianak...
- Ez dago holako zerarik. Baiño bai. Gehiago, nik uste det kostalde guztian badago entonazioaren halako zera bat, ezta? E... kantatzen... bueno, ez dakit. Esaten dute kostaldeko jendeak kantatu egiten degula gehiago euskera zeatzerakoan. Eta hor nik uste det bai badagola diferentzi haundiago Oriyo, Oriyora gehiago hurbiltzen geala Getaiarrak duten doiñu hori baiño, e. Beak erabiltzen duten doiñu hori baiño, hurbillago iten zaigu Oriokoa, e.
- Beharbada gero barreneko morfolojian [...]
- Bai, ez det uste... Ez, ez det uste, ez det uste diferentzi haundirikan eongo litzakela.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!