Zarautz (Gipuzkoa)

Getaria eta Orio arrantzaleak; Zarautz ez

Getaria eta Orio arrantzaleak; Zarautz ez Getaria eta Orio arrantzaleak izan dira, eta Zarautz ez horrenbeste. Horrek eragina izan du Zarautzen bizimoduan eta hizkeran. Gainera, aspaldi hasi zen turismoa Zarautzen, eta kanpotarrekin hartu-eman handia izan du beti. Horrek, neurri batean, euskaran ere eragina izan du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-040-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Getaria eta Orio arrantzaleak izan dira, eta Zarautz ez horrenbeste. Horrek eragina izan du Zarautzen bizimoduan eta hizkeran. Gainera, aspaldi hasi zen turismoa Zarautzen, eta kanpotarrekin hartu-eman handia izan du beti. Horrek, neurri batean, euskaran ere eragina izan du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, e, berdintasun eta desberdintasun horretan, e, arrazoi historikoak ere badira? Ze, Zarautzek Oriyokin o Getariakin o...
- Bueno, Oriok eta Getariak izan dute... Bueno, Zarautz beti izan da, e, arrantzaleetatik, bueno, beti egon da arrantza aldetik zerbait, baiño hor daukagun, ba, molla txiki horrekin, ba, ezin zan gauza haundirik zeatu, hortik bizi, ezta? Askozez... Bueno, hor dago beste ezberdintasun bat, esate bateako. Zarauzkoa "molla" da, ta Getaikoa "kaia" da, e, nahiz eta, bueno, azkenian funtzio aldetikan gauza bera da. Baiño batei "muelle"-tik etorri da, eta bestea, ba, ba, ez dakit, "ke" (quai) edo auskalo, frantsesetik edo nondik etorri dan "kaia" hori. Baiña bueno, bai Oriok eta bai Getaiak bazuten leku, arrantzale izatetik halako nortasun berezi bat. Eta bueno, hori, bertako, ba ez dakit, hizkeran eta zenbait... Gero beti egoten dia halako metaforak, erabiltzen diran konparazioak, eta milla gauza, hori nolabait adierazten dutenak, ez? Ez da berdina, lur, e, barruko jendea, edo kanpokoa. Alderdi batetik hori, ta gero, ba, bueno, erregiña honea etortzen hasi zala, pentsa, ez? Isabel bigarrena etortzen zan honea, eta esan nahi det, bueno, aspaldiko garaitik, ba, izan da, Zarautz izan da, kanpoko jendearekin kontakto haundia euki dun herria, ezta? Orduan, ba, zenbaitetan igual [...] ez dakit, señorito xamarrak ere igual izan gea, ezta? Inguruko herrian, ba, baiño pixkat, ez dakit, holako nahia eo.
- Eta hori euskeran nabaritzen dala pentsatzen dezu?
- Nik uste det neurri, neurri batean beti izan dala halako..., izan litekela, ez dakit zenbateraiño.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia